Osasunerako Heziketa Osasunaren Sustapenerako estrategia funtsezkoetako bat da. Nafarroako Osasunerako Heziketarako eskuliburua aurkezten da osasun arloan heziketa esku hartzeak egiteko edukien eta/metodologiaren erreferentzia marko orokor gisa. Profesional soziosanitarioei zuzenduta dago, Oinarrizko Osasun Laguntzakoei, ospitaleetakoei, osasun mentalekoei...

Nafarroan metatutako esperientziaren aurrean, eskuliburu horren (orain arte argitaraturiko azkena) xedea da osasunaren ikuspegi biopsikosozialean oinarritutako edukiak eta metodologia eskaintzea. Horretarako, pedagogia aktiboan erabiltzen diren ikuspegiak erabiltzen ditu, osasun heziketako esku hartzeak egiteko, izan indibidualak zein kolektiboak.

Osasunaren Sustapena beraien eraginkortasuna frogatu duten estrategien multzoa da, hainbat ikerketa zientifikok abalatua.

Azken urteotan gai zehatzei buruz eginiko askotariko ikerketez gain, Osasunaren Sustapenerako Nazioarteko Elkarteak, eraginkortasun globalari buruzko ikerketa batean oinarrituta, txosten bat argitaratu zuen. Bitan banatuta zegoen: Ekintzarako gidaliburua izanen zena (bat), eta ebidentziari buruzko txosten zehatza (bi).

Osasunari dagokionez eta autozaintza garatzeari dagokionez pertsonak beraien bizimodua aldatzeko prozesuetan laguntzea funtsezko estrategia da osasuna hobetu dadin. Jarraian, bizimoduak aldatzeko hezkuntza lanerako material lagungarriak aurkezten dira.

NOPLOIren kanpainak

Hezkuntzako materiala

Transmititu ezin daitezkeen gaixotasunen eragin nagusia morbihilkortasun karga da gaur egun, baina, era berean, gaixotasun kutsakor asko daude, eta osasun mentaleko arazoak gero eta ugariagoak dira.

Osasun arazoek hezkuntza beharrak planteatu ohi dituzte, eta, nahiz eta aldagarriak eta askotarikoak izan, oro har honakoen inguruan biltzen dira:

  • Diagnostikoa egitea, ezagutza eta gaixotasuna onartzea
  • Autozaintza eta gaixotasunaren kontrola.

Materiales:

Bizitzaren ibilbidean zentratutako ikuspegia izateak epe ertain eta luzera emaitza hobeak izatea bermatzen du, osasun arazo bakoitza modu isolatuan tratatzeak baino.

Bizitzako etapen ezaugarriak hartu behar dira aintzat (haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa), baita etapa horietan agertzen ahal diren krisi espezifikoak ere: eskola, hiri edo lan aldaketak, langabezia, seme-alaben jaiotza eta heziketa, gaixotasun kronikoen agerpena, dolua edo maite ditugun horien galera, tratu txarrak, migrazioa...

NOPLOIren kanpainak

Osasun esparruko materialak

https://gcsalud.admon-cfnavarra.es/Salud04/SSCC/Utilidades/Tripticos/Paginas/Inicio.aspx - Nafarroako Gobernuaren sare korporatibotik baino ez da sartzen ahal