Anfetak eta metanfetaminak (speed, meth, chalk, izotza edo crystal).

Droga estimulatzaileak dira. Pilula, kapsula edo hainbat koloretako hauts gisa agertzen ahal dira. Kafeinarekin, parazetamolarekin, laktosarekin... Mozten dira; horregatik, inoiz ez da jakiten zehazki zer duten. Metanfetamina anfetaminetatik eratorritako substantzia bat da, eta ondorio gogorragoak eragiten ditu.

Azkarrak izaten ahal dira (speed esnifatua) edo ordu erdi baino gehiago igaro ondotik agertu (anfetaminak ahotik), eta dezente aldatzen dira pertsonaren eta egoeraren arabera.

Horrez gain, mozteko erabiltzen diren substantziek gorputzean aurrez jakin ezin daitekeen moduan eragiten dute. Erneago sentiarazten ahal gaituzte, kontzentratuago, euforikoago eta urduriago. Gainera, izerdia eragin, apetitua kendu, buruko mina eragin, masailezurra uzkurrarazi eta takikardia eragiten ahal digute.

Ondotik, energia eta motibazioaren gutxitzea, ikasteko edo lan egiteko zailtasuna, umore aldaketa bortitzak, ezinegona edo berriro kontsumitu nahia eragiten dute. Kontsumitu ondotik, baliteke ohi baino atseden edo lo gehiagoren beharra izatea.

Kronikoki neurririk gabe kontsumitzeak ile lehorra eta hila, aknea eta hortzetan, hortzoietan eta azazkaletan nahasmenduak eragiten ahal ditu.

Anfetaminak adiktiboak dira oso: tolerantzia eta mendekotasun handia eragiten dute.

Loaren nahasmenduak, bero kolpeak (gorputzaren tenperatura neurtzeko orduan akatsa), deshidratazioa, konbultsioak eta heriotza eragiten ahal dituzte. Bero kolpeak saihesteko, ura edatea gomendatzen da, baita haizea hartzea, atseden hartzea eta giro oso beroak saihestea ere; horrez gain, droga estimulatzailerik ez hartzea gomendatzen da.

Etengabeko erabilerak depresio sakonak edo pertsekuzio delirioa eta haluzinazioak dituen psikosi toxiko anfetaminikoa eragin ditzake