Ketamina

Special K.

Substantzia depresore bat da. Likido, hauts, kristal, pilula zein kapsula gisa aurkitzen ahal da. Batzuetan beste substantzia batzuekin nahastuta egoten ahal da (efedrina, kafeina, etab.).

Ondorioak aldatu egiten dira konposizioaren, dosiaren, kontsumitzen den testuinguruaren eta kontsumitzailearen ezaugarrien arabera: pisua, adina, etab.

Dosi txikitan alkohol mozkorraldien antzeko ondorioak eragiten ditu, koordinazioa gutxitzen da, hitz egiteko eta pentsatzeko zailtasunak, ikusmen lausoa...

Dosi handitan ‘bidaia’ oso handiak eragiten ahal ditu, delirioak, pseudohaluzinazioak, espazio eta denbora nozioaren galera eta errealitatearen distortsioa. Pertsona batzuk beraien gorputzetik kanpo ikusten dute beraien burua, edo hil egin direla zein berehala hilko direla
pentsatzen dute.

Ohizko kontsumoak alterazioak eragiten ditu memorian eta kontzentrazioan, eta norbanakoaren abilezia okertzen ditu. Gainera, antsietatea, paranoia eta bihotz-biriken gelditzea eragiten ahal du. Kontsumo oso txikiek ere gaindosiak eragiten ahal dituzte.

Ketaminak mendekotasun arrisku handia du, eta tolerantzia azkar garatzen da. Alkoholarekin edo beste droga batzuekin nahasteak ondorio kaltegarriak jasateko arriskua handitzen du. Psikoestimulatzaileekin eta/edo haluzinogenoekin nahasteak aurreikusi ezin diren erreakzio oso arriskutsuak eragiten ahal ditu.