ESKAINITAKO LANTEGIAK

GURASOEN ESKOLA

HAZKUNTZA POSITIBOA: EGUNEROKO JARDUNA ERRAZTEKO GAKOAK

  • Norentzat da? 3-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.

  • 4 saio ditu. Lantegiak zenbait gai jorratzen ditu: aita edo ama izateko modua; onarpena, autoestimua, entzutea eta sentimenduak onartzea; autonomia eta komunikazioa; autoritatea, negoziazioa eta erabakiak hartzea.

  • Helburua: seme-alabak zaintzeko eta hezteko baliabideak eta trebetasunak indartzea

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

PENTSATU DUZU ZURE HAURRA NOLA ELIKATU?

  • Norentzat da? Haurdun dauden emakumeei (haurdunaldiaren 20. astetik aurrera) eta haien familiei zuzendua.

  • Saio bakarra. Bizitzako lehen hilabeteetan, zure umetxoak izango duen elikaduraren inguruan dituzuen itxaropenei buruz hausnartuko dugu, eta zerk erraztu dezakeen landuko dugu.

Baduzu interesik Osasun Eskolako tailerren batean parte hartzeko, baina ez dira zure inguruan planifikatu? Utzi zure datuak hemen eta zurekin harremanetan jarriko gara tailer berri bat egiteko asmoa dugunean.

Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete