Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak koordinatzen duen Osasun Eskolaren barruan kokatzen da Adinekoen Eskola.

Gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuek zein adinekoen elkarteek lankidetzan antolatutako ekintzak osatzeko sortu da.

Gizarte eta osasun arloko profesionalak eta adineko adituak dira irakasleak; horrela, ezagutzak eta esperientziak batzen dituzte.

Zahartzea gure bizialdiaren zati handi bat hartzen duen prozesua da, aldaketa mantso, mailaz mailako eta unibertsalak biltzen dituena. Den-denei eragiten digu, baina bakoitzari modu batean.

Eskolaren xedea zahartzen ari denari laguntzea da, aldaketak antzeman eta onar ditzan, aukerez goza dezan eta ondoriozko mugakizunekin maneia dadin, osasun eta bizi kalitate hobearekin.

 

Gaur egun, honako hauek eskaintzen ditugu: Zahartzaroan ere osasuntsu tailerra, Afektibitatea eta sexualitatea saioa eta Nora goaz? zineforuma. Jarduera horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.

Jardueretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta norbera zaintzeko trebetasun batzuk lantzen dira.

Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.

 

PROGRAMATUTAKO JARDUERAK

2023ko URRIA/ ABENDUA

Afektibitatea eta sexualitatea

60 urtetik gorakoentzako lantegia, biziaro horretan sexualitateaz gogoeta egin dezaten.

  • Tokia: Castejongo Museoa. Espainia plaza z.g.

  • Data: urriak 26. 17:00-20:00.

  • Izen ematea

60 urtetik gorakoentzako lantegia, biziaro horretan sexualitateaz gogoeta egin dezaten.

  • Tokia: Ostoki zentroa (lehengo zentro zibikoa)

  • Data: azaroak 7. 17:00-20:00.

  • Izen ematea

Zineforuma

Filmaren emanaldia eta eztabaida: “¿A dónde vamos?”. Gazte, heldu eta adinekoentzat.

  • Tokia: Kultur etxea. Erreniaga parkea, 25.

  • Data: azaroak 21. 17:00 - 19:00.

Osasuntsu zahartzea

60 urtetik gorakoentzako lantegia, gaitasun funtzional handienarekin zahartzeko baliabideak eta trebetasunak eskura ditzaten.

  • Tokia: Gizartetxea. Kamineroen etxea, 5.

  • Data: azaroak 6, 8, 13 eta 15. 17:00-19:00.

  • Izen ematea

ZER TAILER ESKAIN DITZAKEGUN?

Zein tailer eta metodologia eskain ditzakegun ikus dezakezu hemen