Zainketa Eskola Osasun Departamentuaren proiektua da, Nafarroako Osasun Eskolaren barnekoa.

Osasun-zentroetatik, gizarte-zerbitzuetatik eta paziente eta senideen elkarteetatik egiten ari diren ekintzak antolatzeko eta osatzeko sortu zen.

Proiektua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak koordinatzen du.

Amatasunak eta aitatasunak etengabeko aldaketa, doiketa eta berregokitzeak eragiten ditu. Ondorioz, rol berri bat dakarte, edo kasua bada, lehenagoko bat zabaltzea.

Gurasoen Eskolaren bidez aita eta amei lagundu nahi zaie informazioa antolatzen eta seme-alabak zaintzeko eta hezteko baliabideak eta trebetasunak garatzen, guraso diren aldetik gaitasunak hobetuz, gaur egungo gizarte testuinguruan.

 

Gaur egun, Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak tailerra eskaintzen dugu, eta online saioak egiten dira, urtero eduki desberdinak dituztenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.

Jardueretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta trebetasun batzuk lantzen dira.

Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.

 

PROGRAMATUTAKO JARDUERAK

2024ko MARTXOA/ MAIATZA

Mendekotasuna duen persona eta geure burua zaintzea

Alzheimerra edo beste dementzia bat duten senideak edo hurbileko pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzako lantegia, besteak zaintzeko eta bere burua zaintzeko baliabide eta trebetasun gehiago eskura ditzaten.

  • Tokia: Printzearen Gotorlekua kirol egoitza. Goroabe k. 36

  • Data: Apirilaren 29a, maiatzaren 2, 6 eta 8a. 17:00-19:00.

  • Izen ematea

Dementzia duen persona eta geure burua zaintzea

Senitartekoak edo hurbileko pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzako lantegia, besteak zaintzeko eta bere burua zaintzeko baliabide eta trebetasun gehiago eskura ditzaten. Bada beste lantegi berariazko bat dementzia duten pertsonak zaintzen dituztenentzat. 

  • Tokia: Liburutegi publikoa. San Juan k. 1.

  • Data: maiatzak 6, 8, 13 eta 15. 17:00-19:00.

  • Izen ematea

ZER TAILER ESKAIN DITZAKEGUN?

 Zein tailer eta metodologia eskain ditzakegun ikus dezakezu hemen