OSASUN EGOERA, EREMU GEOGRAFIKOAREN ARABERA

Osasun Komunitarioaren Behatokiak zerbitzua ematen dio Nafarroari; 661.537 biztanle zituen 2021ko urtarrilaren 1ean.

Bere helburuei erantzuteko xedez eta ekintza orokorrak zein tokikoak sustatzeko, Osasun Komunitarioaren Behatokiak bi mailatan prestatzen ditu adierazleak: Nafarroa eta Osasun Eskualde Oinarrizkoa. Osasun Eskualde Oinarrizkoaren mailara iristea ezinezkoa denean, inkestan justu goragoko mailan dagoen eremu geografikoa erabiliko da (Azken txostenak: lurralde antolamenduko planaren araberako zonifikazioa; aurreko txostenak: Nafarroako zonifikazioa 2000).

Nafarroan lurraldea eskualdetan banatu da osasun arloko arretak errazteko, kontuan izanik lurralde bakoitzeko osasun beharrak eta baliabideen arrazionalizazioa.Hala, 3 osasun barruti ezarri dira (marra grisarekin zedarrituak mapan): Lizarra, Iruña eta Tutera.

Gaur egun 58 osasun eskualde oinarrizko daude. Osasun eskualdeen kopurua handitzen joan da, biztanleriaren hazkundeari eta biztanle horien kokaleku berriei egokitzeko.

Garrantzitsua da xehetasunez ezagutzea nola dauden banatuak Osasun Eskualde Oinarrizkoetako udalerriak eta populazio entitateak.