Pazienteen Eskola
Ikusi aurkezpen bideoaPazienteen Eskola
Ikusi aurkezpen bideoaNafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak koordinatzen duen Osasun Eskolaren barruan kokatzen da Pazienteen Eskola.
Osasun-zentro publikoen ekintzak eta pazienteen elkarteekin elkarlanean gauzatzen direnak osatzeko sortu da.
Gizarte eta osasun arloko profesionalak eta paziente adituak dira irakasleak; horrela, ezagutzak eta esperientziak batzen dituzte.
Eritasun kroniko baten diagnostikoak hainbat sentimendu eragin ditzake (ezustea, beldurra, kezka...), bai eta galderak eta zalantzak sorrarazi ere, edota eguneroko bizimodua aldatu edo egokitu beharra.
Eskolaren xedea da egoera horretan daudenei sostengua ematea, eritasunari hobeki aurre egiten eta beren burua gehiago zaintzen lagunduz, osasun eta bizi-kalitate hobeak izan ditzaten.
Gaur egun, tailer hauek eskaintzen ditugu: Elikadura eta ariketa fisikoa 2. motako diabetesean, Eritasun baskula batekin bizitzen ikasi, Nola onartu eritasun kroniko bat eta Erretzeari uzteko laguntza. Tailerren informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.
Tailerretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta norbera zaintzeko trebetasun batzuk lantzen dira.
Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.
Testimoniak eta ponentziak
Cuando me diagnostican una enfermedad crónica importante 2
Alimentación saludable en enfermedades crónicas
5 canciones 5 etapas
Enfermedad respiratoria
Cuando me diagnostican una enfermedad crónica importante 1