Laguntza soziosanitarioa
Laguntza soziosanitarioa zerbitzu eta/edo prestazio sozialen eta sanitarioen multzo integratua da, eta ezaugarri edo zirkunstantzia bereziak direla-eta osasun eta gizarte zerbitzuen aldi bereko jarduketa sinergikoa behar duten pertsonei zuzenduta dago.
Eremu soziosanitarioaren helburu estrategikoa osasun eta gizarte zerbitzuak indartzea eta pertsonaren ohiko ingurunera hurbiltzea da, haren gaitasun funtzionala hobetu edo iraunarazteko, eta autonomia eta bizi kalitatea irabazteko, bai eragindako pertsonarentzat bai haren zaintzaile nagusiarentzat, etxean gelditzeko gogoa eta aukera izan dezan.
Nafarroako Gobernuko Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuek elkarrekin lan egiten dute eremu horretan laguntza premiak dituzten pertsonentzako zerbitzuak eta prestazioak hobetzeko.

Honako alderdi hauekin zerikusia duten proposamenak, galderak edo gai interesgarriak helarazteko aukera dago:
-
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Historia Kliniko Elektronikoaren plataformara sartzeko eskaera.
-
Prestakuntza-laguntzaren premia egiaztatuak.
-
Botika ematea eta osasun materialak hobetzea.
-
Egoitza zentroetako osasun profesionalei laguntzea, Laguntza Espezializatuko Interkontsulta Ez-presentzialaren bidez (IEP).
-
Egoiliarrei eta profesionalei laguntza emateko segurtasun klinikorako neurriak.
-
Estrategia instituzionalak (kronikoak eta beste laguntza prozesu batzuk, esaterako) hedatzea.
-
Osasun Laguntzarekin lotutako beste gai interesgarri batzuk.