IMPaCT kohortea Carlos III.a Osasun Institutuak bultzatutako ekimena da, CIBERESPek koordinatua (Epidemiologiako eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa), 200.000 pertsonako biztanleria-kohorte handi bat sortzea helburu duena. Bost urtean behin prospekzio-jarraipena eginen da, datozen 20 urteetan, gaixotasun nagusien jatorria hobeki ulertzeko eta, horrela, prebentzioan eta tratamenduan laguntzeko. 21 erakundek eta autonomia erkidego guztietako oinarrizko osasun laguntzako zerbitzuek hartzen dute parte..
 

Datozen 5 urteetan, Nafarroan bizi diren 16 eta 79 urte bitarteko 4.000 pertsona sartuko dira azterketan, lau osasun etxetakoak: Lezkairu (erreferentziazko zentroa), Bigarren Zabalgunea, Arrosadia eta Aranguren ibarra. Espainiako biztanleriaren lagina egokia dela bermatzeko, parte-hartzaileak ausaz aukeratzen dira; pertsona bat ezin da boluntario aurkeztu IMPaCT Kohorten parte hartzeko.

Proiektuak parte-hartzaileen informazioa bilduko du, osasun etxean eginen diren galdera-sorten, azterketa fisikoen, proba medikoen eta biomarkatzaileen analisien bidez. Parte hartzen hasten direnean, 5 urtean behin, azterketa fisiko oso bat eginen zaie, osasun-galdetegi zehatz bati erantzunen diote eta lagin biologikoak hartuko zaizkie. Gainera, segimendurako kontaktu ohikoenak eginen dira telefonoz edo aplikazio mugikorren bidez. Informazio hori guztia datu-base klinikoetan edo estatistikoetan eskuragarri dagoenarekin osatuko da.

Nafarroan, IMPaCT Kohortea bi zentro hauek kudeatuko dute: Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak (Miguel Servet Fundazioa) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Oinarrizko. Osasunbideko Oinarrizko Osasun Laguntzako Patricia Palacio eta Óscar Lecea medikuak dira Nafarroan ikerketako buru, eta ikerlanaren muina Lezkairuko osasun etxea izanen da, eta ikerketaren muina Lezkairuko osasun-etxea izanen da.