Osasun Lantegiak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak koordinatzen duen Osasun Eskolaren barruan sartzen dira.

Osasun Etxe publikoetatik eta tokiko elkarteekin lankidetzan egiten ari diren ekintzen osagarri dira.

Irakasleak gizarte eta osasun arloko profesionalek osatzen dituzte, baita ongizate emozionalaren arloan adituak edo erretzaile ohiak ere, ezagutzak eta esperientziak batuz.

Erretzeari uztea askotan emozio zailak (antsietatea, frustrazioa, zalantzak) pizten dituen erronka da, eta eguneroko egokitzapen prozesua eskatzen du. Bestalde, ongizate emozionala osasun mentalaren zutabe bat da, landu daitezkeen emozio, pentsamendu, gorputz eta jokabide erreakzioekin zerikusia duena.

Osasun-lantegien helburua da pertsonei laguntzea eta espazio partekatu bat eskaintzea, ezagutzak eskuratzeko eta haien bizimodua hobetzeko trebetasunak garatzeko. Horela, pertsonen testuinguruak kontuan hartuta aurrerapenak egiten laguntzeko espazioak dira.

Gaur egun eskaintzen ditugun lanegiak hauek dira: Erretzeari uzteko laguntza (telepresentziala) eta Gure osasun emozionala zaintzen, biak gazteleraz. Horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen. Jarduera guztietarako izen-ematea doakoa da.

Horietan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikitan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta nork bere burua zaintzeko trebetasun batzuk praktikatzen dira.

Sei hilean behingo plangintza egiten da Nafarroako hainbat tokitan. Erakundeek beren herrian antolatzeko eska dezakete.

PROGRAMATUTAKO JARDUERAK

URRIA / URTARRILA

Erretzeari uzteko laguntza

  • Tokia:  telepresentziala. Betekizunak: internet bidez konektatzeko web kamera eta mikrofonoa izatea.  
  • Data: Urriak: 27. Azaroak: 3, 10 eta 24. Abenduak: 22. Urtarrilak: 19. 16:30-18:30

  • Izen ematea

 

Gure osasun emozionala zaintzen

  • Tokia: Kultur Etxea. Vera Magallón zeharbidea, z/g.
  • Data: Urriak: 28. Azaroak: 4, 11, 18 eta 25. 17:00-19:00
  • Izen ematea

ZER TAILER ESKAIN DITZAKEGUN?

 Zein tailer eta metodologia eskain ditzakegun ikus dezakezu hemen

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua