Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak koordinatzen duen Osasun Eskolaren barruan kokatzen da Gurasoen Eskola.

Gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuek zein gurasoen elkarteek lankidetzan antolatutako ekintzak osatzeko sortu da.

Gizarte eta osasun arloko profesionalak eta guraso adituak dira irakasleak; horrela, ezagutzak eta esperientziak batzen dituzte.

Amatasunak eta aitatasunak etengabeko aldaketa, doiketa eta berregokitzeak eragiten ditu. Ondorioz, rol berri bat dakarte, edo kasua bada, lehenagoko bat zabaltzea.

Gurasoen Eskolaren bidez aita eta amei lagundu nahi zaie informazioa antolatzen eta seme-alabak zaintzeko eta hezteko baliabideak eta trebetasunak garatzen, guraso diren aldetik gaitasunak hobetuz, gaur egungo gizarte testuinguruan.

Gaur egun, Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak tailerra eskaintzen dugu, eta online saioak egiten dira, urtero eduki desberdinak dituztenak. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.

Jardueretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta trebetasun batzuk lantzen dira.

Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.

PROGRAMATUTAKO JARDUERAK

URRIA/URTARRILA

Hazkuntza positiboa

6-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzako lantegia, hezkuntza- eta zaintza-baliabideak indartzeko.

  • Tokia: Osasun Publikoaren Institutua. (sarrera Zangoza kaleko 5. zenbakitik). Urederra gela. 

  • Data: Azaroak: 4, 11, 18 eta 25. 17:00-19:00

  • Izen ematea

3-6 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzako lantegia, hezkuntza- eta zaintza-baliabideak indartzeko.

  • Tokia: Nafarroako Liburutegia. Antonio Pérez Goyena pasealekua 3. 1. solairuko aretoa

  • Data: Azaroak: 5, 12, 19 eta 26. 17:00-19:00

  • Izen ematea

ZER TAILER ESKAIN DITZAKEGUN?

Zein tailer eta metodologia eskain ditzakegun ikus dezakezu hemen

ONLINE SAIOAK

ikusi:

  • Elkarrekin hazten: nerabeen osasun emozionalerako tresnak

  • 10 urtetik 14ra arte: zer behar dute nigandik aita edo ama naizen aldetik