OSASUN ARRETAKO OHIKO GALDERAK

Osasun arretarako sarbidea

1.- Zure osasun etxeko aurretiazko hitzordurako telefonora deituz edo osasun etxe horretako harrera zerbitzura joanez. Honako hauek hartu beharko dituzu kontuan:

  • Kontsulta egin behar duzu egun bererako: deitu 08:00etatik aurrera eta eskatu eguneko hitzordua, baina ez erabili “larrialdi” hitza, nahasmena eragiten baitu.
  • 2 edo 3 egun itxaron dezakeen kontsulta: deitu 09:30etik 20:00etara.

2.- Internet bidez bi modutara sar zaitezke:

  • Zure osasun txartelaren zenbakiarekin eta jaiotegunarekin, hitzordua bakarrik eskatzen ahalko duzu, baina ez duzu baliogabetzen ahalko.
  • Ziurtagiri digitala erabiliz

www.citasalud.navarra.es

Zure familia medikuak, beharrezkotzat jotzen badu, arreta espezializatuko kontsultara bidaliko zaitu, eta, horretarako, kontsulta orria emanen dizu.
 
Osasun etxeko administrariei eman beharko diezu kontsulta orria, eta haiek eginen dute izapidea.

Ginekologiarako hitzordua zure osasun etxearen bidez izapidetu behar da. Familiako medikuak bideratuko zaitu kontsulta horretara.

Obstetriziarako eta familia-plangintzarako hitzordua eska dezakezu, sexu eta ugalketa osasunaren arretarako zentrora telefonoz deituz. 

Ikus sexu eta ugalketa osasuneko zentroen sarea

 

Lehen bisita egiteko, familiako medikuak bideratu behar du Osasun Mentaleko Zentrora. Osasun Mentaleko Zentrotik bertatik programatzen dira ondoko bisitak.

Ikus Osasun Mentaleko Zentroen Sarea

 

Aho-hortzen osasuna

Aurretiko hitzordua: 848 429234 telefonoa

  • Informazioa, osasunerako hezkuntza, aho-hortzen aholkua eta, hala badagokio, aho-hortzen higieneari eta osasunari buruzko trebakuntza.
  • Prozesu odontologiko akutuen tratamendua (aho-hortzen eremuari eragiten dioten prozesu infekziosoak eta/edo inflamatorioak).
  • Hezurretako eta hortzetako traumatismoak.
  • Zauriak eta lesioak ahoko mukosan.
  • Giltzadura tenporo-mandibularraren patologia akutua.
  • Exodontziak eta exodontzia kirurgikoak.
  • Aho-barrunbeko kirurgia txikiak.
  • Ahozko azterketa, minbizi aurreko lesioak eta muki-lesioen biopsia goiz detektatzeko, behar izanez gero.
  • Buruko eta lepoko eremuan erradioterapia-tratamendua jasoko duten eta IV bisfosfonatoekin edo hezurreko antierresortiboekin (Denosumab motakoak) tratamendua jasoko duten pazienteen azterketa.

PADIren bidez, prebentzio jarduerak eta oinarrizko hortz arreta eskaintzen zaizkie Nafarroako haurrei.

Ikus PADIri buruzko informazio osoa

 

Desgaitasunak dituzten pertsonen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa

% 75eko edo hortik gorako gradua dutenentzat.

Informazio telefonoa: 848 429234

Errezeta elektronikoa

Errezeta elektronikoaren bidez, pazienteak bere medikuak agindutako medikamentuak eskura ditzake, farmazia-bulegoetan NOT (norbanakoaren osasun txartela) aurkeztuta.

Farmazia bulegoko langileek medikuak agindutako medikazioa emanen dizute, baina, horretarako, ezinbestekoa da NOTa farmazia-bulegoan aurkeztea.

  • Medikuak zer medikamentu hartu behar dituzun aginduko dizu.
  • Jarraibide orri bat emanen dizute, agindutako sendagai guztiak, posologia eta tratamenduaren iraupena adierazita.
  • Farmazia-bulegoan emanen dizute agindutako medikazioa, eta zure NOTaren bidez sartuko zara sistemara.
  • Osasun Karpeta Pertsonalean, jarraibideak kontsulta daitezke, baita tratamendu luze eta/edo kronikoen kasuan aurreikusitako banaketa-datak ere.

Prestazioak

Zure asistentziaz arduratzen den medikuak, Etxeko Arnasketa Terapia bat agintzen badizu, preskripzio bat emanen dizu, tratamendurako behar diren datuekin eta zerbitzua ematen duen enpresaren telefonoarekin.

Telefonoz jarri behar zara harremanetan enpresarekin, etxean behar duzun aparatua instalatzea adosteko.

Osasun garraioa erabiltzea beharrezkotzat jotzen duen asistentziaren ardura duen medikuak baimena eskatuko dio Prestazioak eta Itunak Kudeatzeko Zerbitzuari.

Baimena eman ondoren, zerbitzua jasotzeko behar diren datuak biltzen dituen dokumentua emanen zaizu, baita zure etxeari dagokion anbulantzia enpresaren telefonoa ere.

Enpresarekin harremanetan jarri behar da telefonoz, zerbitzua adosteko.