2024ko martxoa- maiatza, jardueren eskaintza

IKUSI ESKAINTZA-IZEN EMATEA

Nafarroako Osasun Eskola 2015ean sortu zen, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak koordinatu zuen (Leire kalea 15. 31003 Iruña).

Lau eskola ditu: Pazienteen Eskola, Gurasoen Eskola, Zainketa Eskola eta Adinekoen Eskola. Eskola horien bidez, pazienteentzako, adinekoentzako, gurasoentzako eta zaintzaileentzako tailerrak antolatzen dira. 

Funtzionamendua ahalbidetzen duten pertsona guztiek osatzen dute Osasun Eskola: eremu soziosanitarioko profesionalak diren irakasleak eta adituak; osasun-zentroak, elkarteak, ikastetxeak eta erakunde laguntzaileak; jardueretan parte hartzen duten herritarrak, eta abar.

Osasun Eskolak bizitzako hainbat etapatan dauden eta osasun eta gaixotasun egoera desberdinak dituzten pertsonen osasuna eta autozainketa hobetzen lagundu nahi du. 

Nafarroa osoan barna tailerrak, ikastaroak, mintegiak, foroak, hitzaldiak, jardunaldiak, topaketak eta abar egiten dira, bai eta online formatuko jardueraren bat ere, gaian interesa dutenei parte-hartzea errazteko.

Jarduerak hainbat erakunderekin lankidetzan antolatzen dira, erakundeek beraiek eskatuta edo Osasun Eskolak proposatuta. Plangintza sei hilean behin egiten da.

Jarduera bakoitza gizarte edo osasun arloko profesional batek eta aditu batek ematen dute, eta gaiari buruz dagoen ebidentziatik abiatuta jorratzen dira edukiak, eta antzeko egoeretan dauden pertsonen artean esperientziak partekatzen dira (gaixotasunekoak, bizi-etapakoak, hazkuntzakoak, zainketakoak...).

Tailer aktiboak eta parte-hartzaileak dira; alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira eta beste batzuk talde txikietan.

Baduzu interesik Osasun Eskolako tailerren batean parte hartzeko, baina ez dira zure inguruan planifikatu? Hemen eman dezakezu izena. Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara tailer berri bat egiteko asmoa dugunean

Lekukotzak eta ponentziak

Kontaktua - Osasun Eskola