Eskainitako lantegiak

ADINEKOEN ESKOLA

OSASUNTSU ZAHARTZEA

 

  • Norentzat da? 60 urtetik gorakoentzat.

  • 4 saio ditu. Lantegiak zahartze-prozesuari eta osasuntsu zahartzeko neurriei heltzen die: gorputza, burua, emozioak, harremanak eta ingurunea zaintzea.

  • Helburua: ahalik eta gaitasun funtzional handienarekin eta ahalik eta bizi-kalitate onenarekin zahartzeko eta egoera ona ahalik eta gehien luzatzeko baliabideak eta trebetasunak garatzea

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

AFEKTIBITATEA ETA SEXUALITATEA

  • Norentzat da? 60 urtetik gorakoentzat.

  • Saio bakarra da. Lantegi horretan zenbait gaiez egiten da gogoeta: adinekoen sexualitatea, testuinguru sozialaren eragina eta sexualitateak bizitzako etapa horretan dituen jarrerak eta ezaugarriak.

  • Helburua: sexualitateari buruz hausnartzea eta sexualitatea zaintzeko jarrerak garatzea. 

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

¿Tienes interés en participar en alguno de estos talleres y no se han planificado en tu zona o ya se han realizado? Puedes inscribirte aquí. Deja tus datos y contactaremos contigo cuando tengamos previsto realizar un nuevo taller.

Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete