ERAIKUNTZA-SEKTOREAN ALTUERAKO ERORIKOAK PREBENITZEKO 2026KO KANPAINA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) 521 istripu larri, oso larri edo hilgarri ikertu ditu 2016ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra, eta horietatik 121 altuerako erorketei lotuta zeuden. Ezbehar horietan 16 pertsona hil ziren guztira. Hildako horietatik hamabost eraikuntzaren sektorean erregistratu ziren, eta horietatik 10 obra berrietan eta estalkiak ordeztean edo konpontzean hil ziren.  

Altueratik erortzeagatiko lan-istripuak saihets daitezke

NOPLOIk altuerako erorikoak ekiditeko jardunbide egokiei buruzko bideo bat grabatu eta editatu du Fundación Laboral de la Construcción de Navarra fundazioarekin elkarlanean, gai honen inguruan sentsibilizazio lana egiteko eta enpresetako arduradunei nahiz langileei gogorarazteko eragotz daitekeela istripu horiek gertatzea. Horrez gain, babes mekanismoei buruzko zazpi bideo labur egin ditu sare sozialetan zabaltzeko.

Eraikuntzaren sektorean lan egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, bai eta, edozein arrazoi dela medio, estalkietan lan egiten dutenena edo altueratik erortzeko arriskua dutenena ere, beharrezkoa da:

  • Enpresek eta langile autonomoek arriskuak identifikatzea, zereginak planifikatzea eta prebentzio-neurriak hartzea.
  • Behin obra hasita, enpresa kontratistek bermatu eta ikuskatu behar dute neurri horiek behar bezala ezartzen direla.
  • Horrekin guztiarekin batera, kalitatezko prestakuntza eman behar zaie langileei laneko arriskuen prebentzioaren arloan.