Arriskua: elektrizitatea

Arku elektrikoa
"Inork gonbidatu gabe agertzen den hori"
Arku elektrikoak ia edozein lan elektrikotan gerta daitezkeen fenomenoak dira. Ondorioak larriak ohi dira, erredura garrantzitsuak eta begietako lesioak eragiten dituelako.
Funtsezkoa da arrisku mota hori prebenitzea, bereziki arrisku handiena duten langileen kasuan: elektrizitateko langileak eta horiekin parekatuak.
Azken asteetan arku elektrikoen bidezko 3 lan-istripu izan dira Nafarroan, eta horietako bitan ondorioak oso larriak eragin dituzte.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 15. artikuluan araututakoarekin bat etorriz, beti jarri behar da babes kolektiboa norbere babesaren aurretik. Alabaina, fenomeno horren ondorioak minimizatzeko, funtsezkoa da norbera babesteko neurriak hartzea.
Hona hemen arku elektrikoen ondorioak minimizatzeko beharrezko norbera babesteko ekipamenduaren zenbait elementu:
- Babes-pantaila inaktinikoak. Arku elektrikoan sorturiko erradiazioak iragazteko pantailak. Ez da aholkatzen bakarrik segurtasun-betaurreko arruntak erabiltzea.
- Arku elektrikotik babesteko babes-arropa egokia. Ez da, inolaz ere, mahukak bilduta lan egin behar.
- Arku elektrikotik babesteko babes eskularru egokiak.
![]() |
4. alerta: Arku elektrikoak eragindako leherketa |
![]() |
PFT 40. Arku elektrikoak. Arrisku larriko faktorea, baita behe-tentsioan ere. 2015eko ekainean eguneratua. |

