Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko auzi juridikoak. Erantzukizunak

Hona arriskuen prebentzioaren alorrean diharduten eragile guztiei interesatzen zaien gai bat: prebentzio-teknikarien zein erakunde espezializatuen (prebentzio-zerbitzuak, etab.) enpresa-erantzukizunak, bai eta prebentzioarekin lotutako alderdi juridikoak ere. Bibliografia zabala dago gai horien inguruan. Atal honetan bilduko ditugu, interesgarriak baitira, Luis Pérez Capitán jaunak laneko arriskuen prebentzioaren eta esparru juridikoaren alorretan espezializatutako aldizkarietan argitaratu dituen testu batzuk. Nafarroako Lan Ikuskaritzako eta Gizarte Segurantzako lurralde zuzendaria da, gaur egun, Luis Pérez Capitán, bai eta Zuzenbidean doktorea eta irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).