OSASUN-ARLOKO DESBERDINKERIAK

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Health at a Glance 2015 txostenaren arabera,

“Osasun egoeraren arloko desberdintasunak alderdi askok ekarri dituzte, besteak beste, bizi eta lan baldintzen ezberdintasunek eta portaerekin zerikusia duten alderdiek. Bizimoduak (elikaduraren arloko ohiturak, ariketa fisikorik ez egitea, obesitatea, tabakismoa eta alkohola edatea) arrisku faktore garrantzitsuak dira, diabetesaren, eritasun kardiobaskularren eta minbiziaren kasuan. Maila sozioekonomiko baxua duten pertsonek aukera gehiago dituzte, erretzeko, loditzeko eta beste arrisku faktore batzuen mendean egoteko. Egoera ahuleko taldeetan alda daitezkeen arrisku faktoreak xedetzat hartuta ahalegin handiagoak egiteak nabarmen lagun dezake bizimodu osasungarriagoak sustatzen, banakoei aukera hobeak eskainiz, eta horrek osasunaren arloko desberdintasunak murrizten lagunduko du.

Nafarroan egindako zenbait azterlanen ekarriak aurkezten dira. Azterlan horiek osasunaren arloko desberdintasunak neurtzen dituzte, batez ere sexua, maila soziekonomikoa eta bizilekua aintzat hartuta. Txostenak agertzen du zer ezberdintasun dauden bizi itxaropenean, osasun eskualde oinarrizkoen arabera, eta zer desberdintasun dauden heriotza kausa nagusietan, sexuaren eta hezkuntza mailaren arabera; diabetesa edo haurren obesitatea bezalako eritasunen prebalentzian dauden desberdintasunak ere agertzen ditu, errenta maila kontuan izanda. Desberdintasun adierazle batzuk ere ematen dira, tabakismoa eta hautamendako osasuna bezalako arrisku faktoreetarako.

Aldia: 2017ko uztaila
Gako hitzak: desberdintasunak osasunean, osasun determinatzaileak, bizi itxaropena, heriotza tasa, eritasun kronikoak, diabetesa, hautemandako osasuna, tabakismoa, haurren obesitatea
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiaren 2017ko txostena

Txostenerako sarbidea

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira. Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honetan bizimoduetan dauden desberdintasunak aztertzen dira, aitortutako desberdintasun ardatz batzuei dagokienez (generoa, lurraldea, ikasketa maila, klase soziala, jaioterria eta adina). Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) 2017an egindako Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa erabili da informazio iturri gisa.

Epealdia: 2019
Gako hitzak: bizimoduak, desberdintasunak.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimodu saila, 2019.

Txostenarako sarbidea