Ongizate emozionala

Ongizate emozionala

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan ongizate emozionalari eta osasun mentalari buruzko galderak daude. Honako hauek dira inkestetatik datozen datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Bizi Baldintzen gaineko Inkesta, Bizi Kalitatearen Adierazle Multidimentsionalaren bidez. Erregistrotik datozen adierazleen iturriak, berriz, INCLASNS eta LAMIA dira.

 

Gako hitzak: bizimoduak, Ongizate Emozionala eta Osasun Mentala.

Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

2022ko txostenerako sarbidea