HAURREI TRATU ONA

Osasuna Sustatzeko eta Polotika guztietan Txertatzeko Atalak 2017az geroztik antolatzen ditu haurrei tratu ona ematea sustatzeko jardunaldiak.

Haurren eskubideen ospakizunaren esparruan egiten dira jardunaldi horiek (azaroaren 20an). Jardunaldi horien xedea profesionalen 'tribu' bat osatzea da, profesional horiek, begirada eta hizkera komunaren bidez, haurren eta beraien familien beharrei erantzun diezaieten. Hala, inguruetan lankidetza erraztuko duten topaketak ahalbidetzea da helburua, eta topaketa horiek sare bat osatzen laguntzea. 

Haurrei tratu ona ematea oinarrizko eskubide bat da, haurren interes gorenean oinarritzen dena; eta, beraz, "gizarte osoaren ardura da" (Jorge Barudy, familia terapeuta).