Kalamua
Kalamua da Espainian gehien kontsumitzen den legez kontrako droga. Cannabis sativa landaretik ateratzen da. Tetrahidrocannabinola (THC) dauka, horrek ematen dio ondorio psikoaktiboa, baita beste cannabinoide batzuk ere, cannabidiola (CBD), kasu.
Hainbat modutan kontsumitzen da (erreta, digestio bidetik...) eta bere kontsumoa oso hedatuta dago beste droga batzuekin batera, alkohola eta tabakoa normalean.
Kalamua gaztetan kontsumitzen hasteak are arrisku handiagoa dakar osasunarentzat.

