Kolektibo kalteberak

Langile talde asko daude, beren ezaugarriak, osasun-egoera edo egoera biologikoa dela-eta lan-baldintza berariazkoak behar dituztenak laneko arriskuek beraiengan duten eragina ekiditeko edo arrisku horien maila mugatzeko, lanaren ondoriozko kalteak izan ez ditzaten.

Sentiberatasun bereziko egoera hori enplegua baino lehenagokoa edo enpleguarekin batera gertatua izan daiteke, eta iraunkorra edo iragankorra.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1997 Legeak enpresariari exijitzen dio sentiberatasun bereziko egoeran dauden langileendako arriskuak saihestea edo kontrolatzea bere prebentzio-plangintzan.

Arau horretan aipatzen dira arriskuen kudeaketako zein alderdi hartu behar diren kontuan egoera horretan; hots, arriskuen ebaluazioak eta prebentziorako eta babeserako ezarri beharreko neurriak. 25. artikuluan esaten da saihestuko dela halako langileak kokatzea berendako edo beste batzuendako arriskua dakarten postuetan.

Atal hau zuzendua dago Nafarroako Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planean aipatzen diren kolektibo kalteberei

Bereziki sentiberak diren pertsonen azpiprograma  

Haurdunaldian laneko arriskuei aurrea hartzeko azpiprograma. Haurdun edo bularra ematen ari diren emakumeak.

Lanean ari diren adinekoendako azpiprograma. 55 urtetik gorako langileak