Erretzeari uztea
Tabakoa uzteak, edo uzteko ahalegina egiteak, asko murriztuko ditu epe luzera izaten ahal diren osasun arriskuak. Horrez gain, erretzeari uzteak berehala sortzen ditu onurak. Tabakoa erretzeari uzteak bizi urteak gehitzen ditu.
“Tabakoaren keak 7.000 produktu kimiko baino gehiago ditu, eta gauza jakina da horietatik gutxienez 250 kaltegarriak direla eta gutxienez 69k minbizia sortzen dutela”. Iturria: Erretzeari uzteko gidaliburua. POE/OME (2020).
Erretzeari uzteko plan bat formulatu eta exekutatzeak estrategiak eta gaitasunak izatea eskatzen du, baina baita erronka ohikoenak ezagutzea ere; mendekotasun fisikoa, harremanei eta jokabideei dagozkien kontuak eta lotura emozionalak.