Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakundeak ezaugarri hauek ditu:

a. . Tekniko-asistentziala da, eta espezializatua dago osasuna sustatzen eta osasun-arazo kolektiboak zaintzen, prebenitzen eta haietan esku hartzen.

b. Aholkularitza teknikoa ematen du lan-osasunaren arloan, laneko arriskuen prebentzioan, eta lan-baldintzei loturiko osasun-babesari dagokionez; prebentzioko eta aholkularitza teknikoko jarduketak burutzen ditu, bai eta langileen osasunarekin zerikusia duten jarduketak ere, eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan eskumena duten Nafarroako administrazio publikoek ezartzen dituzten jarduketa-planetan laguntzen du; hori guztia, bat etorriz lan-arloko departamentu eskudunak arriskuen prebentziorako ezartzen dituen plan eta jarraibideekin.

Argibide gehiagorako: 

248/2023 Foru Dekretua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena. 2023ko 244. NAO, azaroaren 23koa.