ELIKADURA ALERTAK

ElElikadura Alerten Sarea agintari eskudunen arteko komunikazio sistema bat da, elikagaien kontsumoak giza osasunerako izan ditzakeen zuzeneko edo zeharkako arriskuei buruzko informazioa azkar trukatzea ahalbidetzen duena. 

Estatu mailan, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) kudeatzen eta koordinatzen du sare hori, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez. Sistema hori, era berean, Rapid Alert System for Food and Feed (RASFF) europar sistemaren eta nazioarteko INFOSAN (FAO/OMEren Elikagaien Kaltegabetasunaren Agintarien Nazioarteko Sarea) sarearen barnean dago.

NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren Atala da Nafarroako elikagaien segurtasunaren arloko agintaritza eskuduna, eta SCIRIn parte hartzen du, Foru Komunitatean harremanetarako gune den heinean.