ELIKAGAI-ENPRESEN ETA ELIKAGAIEN OSASUN-ERREGISTROA
-
Elikagai-enpresen eta Elikagaien Osasun-erregistro Erokorra
- AESANen Elikadura-enpresen eta Elikagaien Osasun-erregistro Orokorraren bilatzailea
-
Elikagai-enpresen eta Elikagaien Osasun-erregistro Autonomikoa
Abenduaren 13ko 1021/2022 Errege Dekretuaren II. kapituluko 3. artikuluaren 3. puntuan (txikizkako merkataritza-establezimenduetan elikagaiak ekoitzi eta merkaturatzeko higiene-arauak ezartzen dituen errege-dekretua), arautzen da nola egin behar den ekoizpen propioko eta animalia-jatorriko elikagaien hornikuntza txikizkako merkataritza-establezimenduen artean. Hala, arau horren arabera, hornidura autonomia-erkidego desberdinetako establezimenduen artean egiten bada, jatorriko establezimendutik 50 kilometroko edo gutxiagoko erradioan egin ahal izanen da, baldin eta jatorriko eta helmugako establezimenduak inskribatuta dauden osasun-erregistro autonomikoak publikoak eta irisgarriak badira.
Mota horretako produktuen merkaturatzea bultzatzeko eta banaketa egiteko modu hori nahi duten establezimenduek oztoporik ez izateko, Nafarroako txikizkako establezimenduen erregistroa argitaratu da Nafarroako Gobernuaren webgunean. Erregistro hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren Atalaren datu-basean dago, eta aukera ematen du ezinbesteko informazioa jasotzeko.