Eskumenak eta ahalmenak
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, prebentzioko ordezkariak honako eginkizun eta ahalmen hauek izanen ditu:
ESKUMENAK
|
AHALMENAK
|
- Enpresako zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea prebentzio-ekintza hobetzeko.
|
- Teknikariei laguntzea prebentzioko ebaluazioetan.
|
- Plantillaren lankidetza bultzatzea eta sustatzea araudia aplikatzeko.
|
- Lan-baldintzei buruzko informazioa eta dokumentazioa eskura izatea, ezarrita dauden mugekin. Kasu horretan, isilpekotasuna gordeko dela bermatuz soilik ematen ahalko da.
|
- Enpresako burutzak berari kontsulta egitea erabakiak hartu aurretik.
|
- Enpresako burutzaren informazioa jasotzea, plantillako osasunean izandako kalteei buruz.
|
- Araudia betetzen den zaindu eta kontrolatzeko lan egitea.
|
- Enpresako burutzaren informazioa jasotzea, enpresako babes- eta prebentzio-jarduerei buruz.
|
| |
- Laneko tokiak bisitatzea, lan-baldintzen egoeraren zaintza- eta kontrol-lana egiteko.
|
| |
- Enpresako burutzari eskatzea prebentzio-neurriak har ditzala.
|