Etxeko botikina
Etxeko botika-kutxak oso xumea izan behar du, gaixotasun kronikorik ez baduzu behintzat.

Medikamentuak
- Analgesikoak eta antitermikoak (adibidez, parazetamola). Etxean, aski da horrekin.
- Ez dago botikak pilatu beharrik. Prozesu akuturen batengatik botika jakinen bat eman badizute eta gero sobratzen bazaizu, ez da komeni gordetzea.
- Automedikazioa arriskutsua da. Prozesu bakoitza desberdina izan daiteke, eta maiz, tratamendua ere bai.
- Aldian-aldian ongi begiratu zer botika dituzun. Egiaztatu ea iraungita ote dauden. Gorde itzazu botikak jatorrizko ontzian, prospektuarekin batera, eta leku lehor batean, argitik eta tenperatura altuetatik babestuta. Sukaldea edo bainugela ez dira leku egokiak. Gorde beti haurren eskuetatik urrun.
- Iraungitzen badira, eraman farmazietako SIGRE puntuetara.
Tresnak
-
Termometro digitala.
-
Guraizeak. Mutur bat zorrotza eta bestea kamutsa dutenak dira hoberenak. Desinfektatu erabili aurretik eta ondoren.
-
Pintzak. Larruazaletik objektu txikiak ateratzeko. Desinfektatu erabili aurretik eta ondoren.
-
Hotz eta berorako poltsa. Izozkailuan edo mikrouhin-labean sartzeko prestatutako poltsak saltzen dira, gorputzeko parte jakin baten tratamenduan nahi den efektu termikoa lortzeko: hotza edo beroa. Arreta handiz erabili, erredurarik izan ez dezazun.
Sendaketetarako materiala
-
Antiseptikoa. Adibidez, ur oxigenatua, pobidona iododuna (haurdun daudenek edo titia ematen ari direnek ez erabili) edo klorhexidina.
-
Serum fisiologikoa, bai zauriak garbitzeko, bai katarro-kongestioetan sudurra garbitzeko. Dosi bakarreko potoak dira erosoenak.
-
Gazak.
-
Tiritak.
-
Esparatrapua.
-
Benda elastikoa.
-
Gazazko benda.
-
Erreduretarako ukendua. Erredura arinetan edo lehen mailakoetan, erretako zona serum fisiologikoarekin garbitu eta krema hidratatzailea eman. Sulfadiazina erabiltzea egokia izan daiteke bigarren mailako erreduretan
Medikamentu bakoitzak zertarako balio duen eta nola hartu behar den idaztea ona izan daiteke, nahasterik ez izateko.
Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari. Gogoratu arratsaldeetan eta asteburuetan aholku zerbitzuko erizainarengana jotzen ahal duzula