Medikamentuak ordaintzeko laguntzak
Urteroko laguntza-deialdi bat da, Nafarroako Gobernuak sustatua, finantzaketa publikoa duten medikamentuak erosteko, eta haren helburua da farmakoen kostua ez dadila eragozpena izan baliabide gutxien dituzten pertsonentzat.
Onuradun izan daitezke;
Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak, baldin eta:
-
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
-
Urtean 18.000 eurotik beherako errenta badute, 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenaren arabera.
-
2025eko urritik 2026ko irailera bitartean finantzatutako tratamendu medikoetan prestazio farmazeutikoa jasotzeko eskubidea izatea.
-
Eta, bere laguntza-eskaeraren eta/edo bere onuradunen eskaeraren sarrera-datan, eskatzaile titularren egoera honako hauetako bat badute:
- a) Gizarte Segurantzaren titular aseguratu aktiboa edo antzeko egoera izatea.
- b) Erakunde eskudunak funts publikoen kontura farmazia-prestazioa jasotzeko eskubidea aitortuta izatea.
- c) MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoa izatea eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu izana.
Epea irekita dagoen hilabeteetan eska daitezke, dagokion deialdiaren oinarri arautzaileek adierazten dutenaren arabera.
INTERNET BIDEZ, bi gune hauetako zeinahiren bidez
AURREZ AURRE
-
zure osasun-etxean edo ohiko kontsultategian
-
Iruñean, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza z.g., 4. solairua - Oliveto kondea eraikina).
-
osasun-txartelaren titularrak edo
-
haren ordezkari batek, ordezkatutako pertsonaren NANa aurkeztuta.
-
NAN edo PASAPORTEA
-
Bankuko kontuaren zenbakia.
-
Fakturak aurkeztea beharrezkoa da medikamentuak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean, besterik ez.
Deialdi berrietarako, eskaera bat egin beharko da berriro.
Zeinahi zalantza izanez gero, zure osasun etxe edo farmazia ohikoan galdetu dezakezu, 848 429 687 eta 848 429 092 telefonoetara deitu edo helbide honetara idatzi: atencionfarmacia@navarra.es
Deskargatzeko agiriak

