Asmaren alarma-sintomak

Zer sintomak adierazten didate asmak okerrera egin duela?

  • Egunean bitan baino gehiagotan izaten duzu eztulik, txistu-hotsik edo arnasa-faltarik?
  • Esnatzen zara gauaz eztula, txistu-hotsa edo arnasa-falta dela-eta?
  • Egunean bitan baino gehiagotan hartu behar izaten duzu arnasa hartzeko edo hobetzeko botika?
  • Mugatua duzu zure ohiko jarduera edo ariketa fisikoa?

Zer egin behar duzu?

  • Arnasa hobetzeko inhalagailua erabili: 2 inhalazio egin, beharra sentitu ahala, edo 4-6 ordutik behin, eta eskatu hitzordua osasun etxean medikuarekin eta erizainarekin.
  • Nahikoa ez bada, joan osasun etxera edo larrialdietara.
  • Arnasa falta handia sentitzen baduzu, eta esaldi motzak besterik ezin baduzu esan: LARRIALDIA DA. Deitu 112ra edo joan larrialdietara. Bien bitartean, erreskateko 2 inhalazio egiten jarraitu, 15-20 minuturo.