Osasun aholkua
Azkar eta modu eraginkorrean argitu itzazu osasunari buruzko zalantzak
Sintomei, tratamenduei edo beste osasun-arazo batzuei buruzko zalantzarik baduzu, zure osasun-etxeko osasun langileekin harremanetan jar zaitezke, ezarrita duten ordutegian.
Ordutegi horretaz kanpo, osasun aholkuak jasotzeko zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan.
Zerbitzu hori norentzat den:
-
herritar guztientzat, zalantzak eta osasun-arazoei buruzko galderak argitzeko, bakoitzaren ohiko osasun-etxearen ordutegitik kanpo.
-
paziente kronikoak, jarraipena egiteko, deskonpentsazioak kontrolatzeko, telemonitorizazioa zaintzeko, etab.
Zerbitzu horretan, erizaintzako profesionalak aritzen dira, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
2024ko maiatzaren 2a aurrera, osasun-aholkuko erizaintzaren ordutegia 8: 00etatik 22: 00ak arte izanen da lanegunetan.
Argitu itzazu, azkar eta modu eraginkorrean, osasunari buruzko zalantzak
-
Telefonoz: 948 290 290
-
Posta elektronikoz: consejosalud@navarra.es,
