Jardueren memoria - Osasun Mentalaren kudeatzailetza 2021

OSASUN MENTALAREN MEMORIA 2021

Osasun mentalaren memoria kudeaketarako agiri bat da eta haren xedea da Osasun Mentalaren Sarearen jarduera, proiektuak eta planak, kudeaketarako tresnak eta haiek gauzatzeko behar diren baliabideak -jendea eta materialak- bildu eta herritarrei aurkeztea.

 

2021. urteari hasiera eman zaio Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren arduraduna aldatzearekin, eta horrek berekin ekarri ditu aldaketak kudeatzailetza horretan antolamenduan, estrategian eta langileengan.
Nafarroako Osasun Mentalaren 2019-2023 aldiko Osasun Planaren esparru kontzeptual eta estrategikoa erreferentziatzat hartuz, helburu operatiboak ezarri ziren berariazko ekintzei lehentasuna emateko (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordean aurkeztu ziren gero).
COVID-19aren pandemia kontrako gertakizun handia izan da eta horrek, oro har, inpaktu negatiboa izan du herritarren osasun mentalean eta, horrenbestez, asistentziaren arloko eskaria handiarazi du.
Biztanleriaren premiei erantzun eraginkorrak emateko, estrategiak garatzen ari dira, kontuan hartuta asistentzia-prozesuak buru-nahasmenduen sintoma berrietara eta gizartearen eskaeretara birbideratu behar direla.
Urte konplexua izan da, mugez eta zailtasunez betea. Hala ere, proiektu garrantzitsuetan lan egin da, eta Osasun Mentaleko

Ikusi Osasun Mentalaren memoria 2021