Laneko Psikosoziologia
Ergonomiarekin batera, Laneko Psikosoziologia da Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onetsi zuen 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako prebentzio diziplinetako bat, zeina arduratzen baita jatorri psikosoziala duten arriskuak aztertu, ebaluatu eta prebenitzeaz, langileen lan-baldintzak eta osasuna hobetze aldera.
Ondorengo gai-multzo hauetan –zein oraindik garatzeko baitaude– arrisku horien kudeaketarekin zerikusia duen oro aurkeztuko dugu, diziplina horretan nolabaiteko zereginak dituzten guztiei kalitateko praktika prebentiboan jarduteko behar diren irizpideak emateko asmoz.