Nafarroako Foru Komunitatearen bestelako araudia, alderdi hauen arabera antolatua:

10/1990 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa (NAO, 146. zk., 1990-12-03)
Oharrak: Entitate publiko eta pribatuen osasun-jarduerak arautzen ditu, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak Nafarroari aitortzen dizkion eskubide eta eskumenekin bat.
Aldaketa hauek izan ditu: 2/1994 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, 58. artikulua aldatu, eta 3. idatz-zati berri bat gehitzeko (NAO, 28, zk., 1994-03-07).
2/2000 FORU LEGEA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako osasun-sistema publikoaren osasun-laguntzaren estaldura Foru Komunitateko etorkin guztiei hedatzeko (NAO, 66. zk., 2000-05-31).
5/2002 FORU LEGEA, martxoaren 21ekoa, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 22. artikulua aldatzen duena (NAO, 42, zk., 2008-04-05).
10/2008 FORU LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 5. artikulua aldatzen duena (NAO, 70, zk., 2008-06-06).

214/1997 FORU DEKRETUA, irailaren 1ekoa, osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, eraberritu edo lekuz aldatu eta horien funtzionamendurako baimenak arautzen dituena (NAO, 118. zk., 1997-10-01).
Oharrak: Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak sortzeko, aldatzeko, lekuz aldatzeko eta funtzionatzeko baimenak.

ERABAKIA, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nafarroako Kontseiluarena, prebentzio-zerbitzuak akreditatzeko eta baimentzeko irizpide sanitarioak eta teknikoak argitara ematen dituena (NAO, 50. zk., 1998-04-27).
Oharrak: Prebentzio-zerbitzu gisa akreditatzeko enpresek bete behar dituzten irizpide teknikoak eta sanitarioak ezartzen ditu.

135/1998 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa,laneko arriskuei aurrea hartzeko arautegia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruari egokitzen diona (NAO, 58. zk., 1998-05-15).
Oharrak: Honako hauek osatu dute: 157/1998 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko duten kideak izendatzen dituena (NAO, 135. zk., 1998-11-11).
408/1998 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena (NAO, 143 zk.,1998-11-30).
EBAZPENA 1998ko azaroaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasun Batzordearen eraketa zehazten duena (salbu eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea eta unibertsitatekoak ez diren irakasleak) (NAO, 154. zk., 1998-12-25).
EBAZPENA, 1998ko abenduaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordearen osaketa zehazten duena (NAO, 156. zk., 1998-12-30).
Honako honek aldatu zuen: 121/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, zeinak aldatu baitzituen 4., 6., 8.1., 9., 10.3, 11., 13., 14. eta 15. artikuluak, eta gehitu atal berri bat (5.a) 10. artikuluari, bai eta beste Xedapen Gehigarri bat ere (NAO, 4. zk., 2009-01-09).

326/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan arauzko industri segurtasuna eta kontrolaren arloko jarduketak araupetzen dituena (NAO, 146. zk., 1998-12-07).
Oharrak: hartara betetzeko 21/1992 Legea, Industriarena (gaztelaniaz; BOE, 176. zk., 1992-07-23).
Honako honek aldatu zuen: 109/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 9ko 326/1998 Foru Dekretua, gehitu behar baitzaizkio ingurumen arloan Kontrol Erakunde Baimendunak Nafarroan jarduteko dituzten baldintzak (NAO, 80. zk., 2003-06-27).

5/1999 FORU LEGEA, martxoaren 16koa, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea aldatzekoa, administrazioarekin kontratatu ahal izateko betekizunen arloko hainbat kontzepturi dagokiona (NAO, 37. zk., 1999-03-26).
Oharrak: Lege Administrazio Publikoarekin kontratatu nahi duten pertsona natural edo juridikoek bete beharreko baldintza bat ezartzen du, alegia, dokumentu bidez frogatu beharra Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean agertzen diren laneko segurtasun eta osasunaren eta lan-arriskuen prebentzioaren arloko galdakizun eta betebeharrak betetzen direla.

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 7koa, Idazkaritza Tekniko Nagusiarena, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko aldebiko akordioa argitara ematen duena. Akordio horren bidez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari esleitutako helburu publikoak lortzeko elkarrekiko lankidetza- eta kooperazio-printzipioak eraginkortasunez garatu nahi dira (gaztelaniaz; BOE, 160. zk., 2000-07-05).
Oharrak: Hartara betetzen da bi arau hauetan xedatutakoa: batetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.2 artikulua; bestetik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza antolatzen duen azaroaren 14ko 42/1997 Legearen 17. artikulua.

298/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, arauak ematen dituena Nafarroan aplikatzeko uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretua, Legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko higiene eta osasun irizpideak ezartzen dituena (NAO, 140. zk., 2001-11-19).
Oharrak: Hartara aplikatzen da Nafarroan 909/2001 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, Legionellosia prebenitzeko eta kontrolatzeko higiene eta osasun irizpideak ezartzen dituena.

11/2002 FORU LEGEA, maiatzaren 6koa, gaixoaren zenbait eskubide, hain zuzen ere biziaren gaineko aurretiazko borondateak egitekoa eta informazioa eta agiri klinikoak eskuratzekoa, arautzen dituena (NAO, 58. zk., 2002-05-13).
Oharrak: Arautzea eskubide eta betebeharrak, paziente, pertsona osasuntsu, profesional, osasun-zentro eta -zerbitzu publiko zein pribatuek informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan dituztenak.
AKATS ZUZENKETA maiatzaren 6ko 11/2002 Foru Legearena. Lege horren bidez gaixoaren zenbait eskubide arautu ziren, hain zuzen ere biziaren gaineko aurretiazko borondateak egitekoa eta informazioa eta agiri klinikoak eskuratzekoa..
Honako honek hein batean aldatu zuen: 29/2003 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, zeinak aldatu baitzituen 11., 12., 13. eta 14. artikuluak, eta gehitu beste Xedapen Gehigarri bat.

114/2002 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langileak lanerako ezintasunagatik birkokatzeko prozedura arautzen duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako irakasle ez unibertsitarioak izan ezik (NAO, 87. zk., 2002-07-19).
Oharrak: Aplikagarria zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei, salbu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileei, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako unibertsitateaz kanpoko irakasleei.

6/2003 FORU LEGEA, otsailaren 14koa, dtabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa (NAO, 23. zk., 2003-02-21).
Oharrak: Xedeak dira tabakoa kontsumitzetik eratorritako arriskuen aurrean osasuna behar bezala babestea, kontsumitzen hastea prebenitzea, eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak arautzeko neurriak hartzea.

10/2003 FORU LEGEA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa (NAO, 32. zk., 2003-03-14).
Oharrak: Foru lege honetan aurreikusitako eskubide pasiboen sistemaren aplikazio-eremu pertsonala osatzen dute Nafarroako administrazio publikoen montepioei atxikitako funtzionarioek.

95/2005 FORU DEKRETUA, uztailaren 4koa, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz (NAO, 105. zk, 2005-09-02).
Oharrak: Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzea maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren eraginpeko Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat. Errege Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatu zitzaizkion Justizia Administrazioaren zerbitzuko baliabide pertsonalen arloko funtzioak eta zerbitzuak.

11/2006 FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoei zehatzeko ahalmena ematen diena lan arloan eta kooperatibak deskalifikatzeko prozeduran (NAO, 30. zk, 2006-03-10).
Oharrak: Zehapen-eskumenak banatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen artean, lan-arloko arau-hausteei dagokienez, bai eta kooperatibak deskalifikatzeko prozedurei dagokienez ere.

16/2006 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua izeneko erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena (NAO, 54. zk., 2006-05-05).
Oharrak: Hartara, Laneko Osasunaren Nafarroako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dira.

32/2006 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikirik, laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko eginkizun teknikoetan aritzen diren teknikariek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin elkarlanean jardun dezaten gaitzeko arauak ematen dituena (NAO, 74. zk., 2006-06-21).
Oharrak: Hartara aplikatzen dira azaroaren 8ko 31/1995 Legearen (abenduaren 12ko 54/2003 Legeak aldatuta) eta ekainaren 10eko 689/2005 Errege Dekretuaren xedapenak.

61/2006 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzu publikoen erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa eta iradokizunak kudeatzeaz arduratzen diren unitateak zehazten dituena (NAO, 113. zk., 2006-09-20).
Oharrak: Horren bidez kexak eta iradokizunak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura duten unitateak definitzen dira.

11/2007 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzkoa (NAO, 48. zk., 2007-04-18).
Oharrak: Xedea da Administrazio elektroniko eraginkor baten ezarpena sustatzea, herritarrei administrazio-prozedurak izapidetzen laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde publikoekin, eta barne- zein kanpo-harremanetan.

156/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso larriak egitearen ondoriozko zehapenak argitaratzea arautu eta dagokion erregistroa sortzen duena (NAO, 73. zk., 2008-06-13).
Oharrak: Aginduak zehazten du Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenak publiko egiteko eskumena, bai zehapen horiek nola kudeatu behar diren, eta dagokion erregistroa sortzeko modua ere.

203/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariaren tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena (NAO, 150. zk., 2002-12-13).
Oharrak: Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Arrisku Profesionalen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen du, betiere bat etorriz Arrisku Profesionalen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen urriaren 26ko 1161/2001 Errege Dekretuarekin (gaztelaniaz; BOE, 279. zk., 2001-11-21).

ERABAKIA, 1972ko azaroaren 24koa, istripuak edo gaixotasunak eragindako baliaezintasun-kasuetan aparteko erretiroa hartzeari buruzkoa.
Oharrak: Gaixotasun arruntak edo lanekoa ez den istripuak eragindako Ezintasun Osoko eta Iraunkorreko egoeretan erretiroko gutxieneko ehunekoak ezartzen ditu, lan mota guztietarako.

203/1993 FORU DEKRETUA, ekainaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan dauden langileen ikuskatzailetza medikoa egin eta, besteak beste, alta medikoak ofizioz emateko eginkizunetan, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua aritzeko prozedura arautzen duena (NAO, 88. zk., 1993-07-19).
Oharrak: Dekretuak Laneko Osasunaren Nafarroako Institutuaren ikuskaritza medikoaren funtzioak ezartzen ditu. Honako honek aldatu zuen: 657/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 4koa (NAO, 154. zk., 1996-12-20)

27/1994 Foru FORU DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Ospitaleko Epaimahai Medikoaren eskumenak Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari transferitu zitzaizkion, eta ezintasun egoerak ebaluatzeko prozedura arautu zen. (NAO, 20. zk., 1994-02-16).
Oharrak: Dekretuaren bitartez eskumenak transferitzen zaizkio Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Nafarroako Epaimahai Medikoari.

703/1996 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, baja agirien eta baja luzatu eta alta hartzeko agirien eredu ofizialak eta horiek eman, tramitatu eta kontrolatzeko prozedura onesten dituena, hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako langileen aldi baterako ezintasuna, eritasun edo istripuaren ondoriozkoa, edo amatasun lizentzia dela-eta (NAO, 154 zk., 1996-12-20).
Oharrak: Aginduaren bitartez onesten dira baja agirien, baja luzatu eta alta hartzeko parteen eredu ofizialak, eta horiek emateko, izapidetzeko eta kontrolatzeko prozedura.

95/2005 FORU DEKRETUA, uztailaren 4koa, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz (NAO, 105. zk, 2005-09-02).
Oharrak: Araudia maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuak eragindako langileei egokitzea; izan ere, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile batzuk Nafarroako Gobernuaren kudeaketa-eremuaren barruan geratu ziren.

42/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, , Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Laneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 65/2000 Foru Aginduan dorre-garabiaren operadore txartel profesionala lortzeko ezarritako prozedura aldatzen duena. (NAO, 69. zk., 2004-06-09).
Oharrak: Hartara aplikatzen da 836/2003 Errege Dekretua (gaztelaniaz; BOE, 170 zk., 2003-07-17) Txartela baldintza izango da 2006ko urriaren 17tik aurrera. Txartel hori lortzeak titularrari aitortuko dio jasogailuen eta mantentze-gailuen erregelamenduko "MIE-AEM-2" JTOaren aplikazio-eremuko aparatuak erabiltzeko eskubidea.

336/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 3koa, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua Nafarroako Komunitatean aplikatzeko modua arautzen duena. Errege dekretu horren bidez gai arriskutsuek sorturiko istripu larriei dagozkien arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi ziren (NAO, 142. zk., 2004-11-26).
Oharrak: Hartara aplikatzen da 1254/1999 Errege Dekretua (gaztelaniaz; BOE, 170. zk., 1999-07-20).

75/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean landare-osasunerako produktuak erabiltzeko gaitasun txartela emateko prozedura arautzen duena (NAO, 39. zk., 2006-03-06).
Oharrak: Hartara aplikatzen dira otsailaren 28ko 255/2003 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioei aplikatzeko ezarritako irizpide berriak, zeinak 2004ko uztailaren 30etik aurrera izanen baititu ondorioak.
Prozedura bat ezartzen du, Nafarroako Foru Komunitatean produktu fitosanitarioak erabiltzeko jarduerak egiten dituzten pertsonen gaikuntza-ikastaroen edo -proben homologazioa eta ebaluazioa izapidetzeko, bai eta produktu fitosanitarioen manipulatzaile-txartela emateko ere.

262/1989 FORU AGINDUA azaroaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitatean ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzu publikoa arautzen duena (NAO, 143. zk., 1989-11-20).
Oharrak: Bertan ezartzen da zerbitzua Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko gune (finko eta mugikor) sare baten bidez emanen dela.
Honako honek osatzen du: 272/1989 FORU AGINDUA (NAO, 1. zk., 1990-01-01).

FORU AGINDUA, 1998ko otsailaren 6koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, tokiz tokiko ikuskaritzarako estazioen bidez Nafarroan nekazaritzako ibilgailuen ikuskaritza teknikoa ezartzen duena (NAO, 23. zk., 1998-02-23).
Oharrak: Hartara aplikatuko da urriaren 14ko 2042/1994 Errege Dekretua (gaztelaniaz; BOE, 275. zk, 1994-11-17).