Osasun Lantegiak

ESKAINTZA

ERRETZEARI UZTEKO LAGUNTZA

  • Norentzat da? Tabakismoa Prebenitzakeo Planaren barneko tailer berria.

  • 2 orduko 5 saio osatzen dute. ​​ Telepresentziala.
  • Helburua: talde-lanaren bidez, tailer telepresentzial honek erretzeari utzi nahi dioten pertsonei laguntza eskaintzen die.

  • Metodologia:  horietan, esperientzia pertsonaletatik abiatuta, erretzeari uzteko prozesuaren alderdiak, tabakoa uzteko laguntzak eta autozainketarako neurriak lantzen dira, baita erre gabe mantentzeko baliabideak eta trebetasunak ere.

GURE OSASUN EMOZIONALA ZAINTZEN

  • Nori zuzentzen zaio? Beren ongizate emozionala hobetu nahi duten pertsonentzat..  

  • 5 saio ditu. Lantegiak, emozioak zer diren eta zertarako balio diguten, emozioak eta pentsamendu osasuntsua nola bizitzen ditugun, egoera estresagarriak eta nola indartu, ondoeza sortzen duten egoerei aurre egitea, komunikazio asertiboa eta erresilientzia prozesua lantzen ditu.

  • Helburua: gure osasun emozionala sustatzea.

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

Baduzu interesik Osasun Eskolako tailerren batean parte hartzeko, baina ez dira zure inguruan planifikatu? Utzi zure datuak hemen eta zurekin harremanetan jarriko gara tailer berri bat egiteko asmoa dugunean.

Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua