Pantailak eta osasuna

Lagun diezaiegun gure gazteei gailu digitalak modu kontziente, libre eta osasungarrian erabiltzen.

Erabilera atzeratzea neurri erabilgarria izan arren ingurune-prebentzioaren ikuspegitik, benetako aldaketa gertatzeko, beharrezkoa da estrategia konplexuago bat: hezkuntza emozionalean inbertitzea. XXI. mendean, heztea ezagutzak transmititzea da; baita gogoeta egitea, babestea, laguntzea eta eraldatzea ere, gazteek teknologiak zentzuz erabil ditzaten, hori izanen baita haiek ahalduntzeko tresna

Erronka digitala

  • Nerabeak teknologiaz inguratuta hazi dira. Gaur egun, nerabeen % 92,5ek hartzen du parte sare sozial batean gutxienez. Badakigu, naturaltasunez nabigatu arren, horrek ez duela beti bermatzen estimuluak kudeatzeko behar adinako heldutasun emozionala izatea.
  • Datu giltzarria: egunean bizpahiru ordu baino gehiago emanez gero sare sozialetan, bikoiztu egiten ahal da antsietate- eta depresio-sintomak izateko arriskua.
  • Gure misioa: ez dugu debekatu nahi, trebatu baizik. Helburua da, helduen laguntzaz, nerabeek behar den gaitasuna garatzea, onurak maximizatzeko eta arriskuak minimizatzeko.

ATALA PANTAILAREN BI ALDEAK

Osasun-aktiboak izaten ahal dira (alde positiboa)

Ikuspegi zigortzailetik urrun, plataforma digitalak oztopoak ezabatu eta sormena katalizatzen duten espazioak dira. Hala, datuen arabera:

  • % 80k lotura handiagoa sentitzen du lagunekin, eta pantailek lagundu egiten die isolamenduari aurre egiten.
  • % 71k leku bat aurkitzen du bere sormena erakusteko eta bere nortasuna garatzeko.
  • % 67k laguntza sentitzen du une zailetan.
  • Babesleku eta laguntza-eremu ezin garrantzitsuagoak dira kolektibo zaurgarrientzat eta LGTBIQ+ gazteentzat.
  • Benetakotasuna sustatzen dute, estandar irrealen aurrean.

Pantailen arriskuak eta ahuleziak (zeri erreparatu)

Baina, alde onak izan arren, erabilera problematikoak ere eragiten ahal dituzte. Sareek oreka emozionala arriskuan jartzen ahal duten mekanikak dituzte; zehazki, honako hauek:

  • Scrolling infinitua: denbora kentzen du autozainketarako, lotarako eta jarduera fisikorako.
  • Atsedena galaraztea: gaueko hiperestimulazioa zuzeneko arriskua da osasun mentalerako.
  • Etengabeko konparaketa: iragazkiek eta "bizitza perfektuek" norbere buruarekin ase ezina bultzatu eta autoirudia desitxuratzen dute.
  • Arazo berriak: FOMO (besteek egiten dutena galtzeko beldurra) edo nomofobia (antsietatea mugikorra ez izateagatik).