Tabako produktuak

Tabakoaren produktu berrien artean ageri dira zigarro elektronikoak (‘E Cigs’, ‘ehookahs’, ‘mods’ edo ‘vape-pens’ esaten zaienak), nikotina administratzeko sistema elektronikoak (NASE), nikotinarik gabeko antzeko sistemak (NGAS) eta nikotina kontsumitzeko sistema alternatiboak (NKSA). Produktu horien mezu nahasgarrien bidez promozionatzen dira, esaten baita kalteak murriztu eta arriskua gutxitzen dutela.

Ebidentzia zientifikoak ondorioztatzen du ez dagoela osasunarentzako segurua den tabako produkturik. Nikotina mendekotasun sortzailea da berez, eta haurrengan, nerabeengan eta emakume haurdunengan eragiten dituen osasun kalteak funtsezko argudioak dira. Produktu berri horiek zigarro erregarrietarako trantsizioa sustatzen dute, eta ez dute tabakoa erretzeari uzteko eraginkortasunik frogatu. Aitzitik, erabilera duala sustatzen dute.

"Gaur egun, tabakoaren kontsumoa ez dago produktu bakar batean zentratua... Eguneratu egin behar da araudia, kontsumoaren trabestismo horri erantzuna emateko... Produktu berri horiek ere arriskutsuak dira”

María Luisa Carcedo, Osasuneko ministro ohia, “El tabaco ata y te mata en todas sus formas” kanpainaren aurkezpenean #ElTabacoAtayteMata