Asma

Asma arnasbideetako gaixotasun kronikoa da. Eritasun honetan, zenbait estimulu direla-eta, bronkioek (hodiak dira eta haietatik igarotzen da airea biriketan) neurriz gorako erantzuna dute, puztu egiten dira, estutu eta, horren ondorioz, nekezago hartzen eta botatzen da arnasa.

Asma baldin baduzu, zure gaixotasunari dagozkion zaintzen ardura hartzeak zure osasunari onura handia egiten dio: inhalagailuak erabiltzen ikasi, erretzeari utzi, ariketa fisiko egokia egin... eta krisiak prebenitu eta aurre egin.