Diabetesa

Diabetesa gaixotasun kroniko bat da, non organismoan huts egiten duen glukosaren erregulazioak: “azukre” edo glukosa gehiegi dago odolean, eta gutxiegi gorputzeko beste zati batzuetan. Nahasmendu handiak sortzen ahal ditu, behar bezala kontrolatzen ez bada.

Diabetesaren tratamendurako oinarrizko zutabea honako hauen arteko oreka da: elikadura (glukosa lortzeko), eguneroko jarduera fisikoa (glukosa kontsumitzeko) eta medikazioa.