BGBK

Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) arnas eritasun kroniko bat da. Bronkioak estutzen ditu, eta mukiak areagotzen; horregatik, arnasketari erasaten ahal dio eta eragina izaten ahal du gure eguneroko bizimoduan. Oro har, erretzeari edo kutsatutako airea denbora luzez arnastu izanari eragozten zaio, baita katarroak edo bronkitisak behin eta berriz jasan izanari ere.

Geure burua zaintzea, gaixotasunari aurre egitea, eta harekin bizitzen ikastea lagungarriak dira hobeki bizitzeko eta konplikazioak prebenitzeko.