Arrisku kardiobaskularra

Gaixotasun kardiobaskular batengatik gaixotzeko edo hiltzeko arriskuari deitzen zaio arrisku kardiobaskularra: bularreko angina, miokardioko infartua, garuneko iktusa, aldizkako klaudikazioa...

Oinarrizko gomendio batzuk betez, murrizten ahal da arrisku hori: bizimodua hobetuz (ez erre, ez arnastu kutsatutako airerik, osasungarri jan, ariketa fisikoa egin, estresa kontrolatu) eta osasun kontrolak eginez.