Memoria nahasmenduak

Adinean aurrera egin ahala, badaiteke gero eta memoria urriagoa izatea, eta memoria akatsak agertzen dira (hitzak mihiaren puntan geratzea, giltzak non utzi diren ez oroitzea...). Zahartzaroko ahazte arruntak dira, eritasun bilakatzen ez direnak. Beste memoria galera batzuk aldi baterakoak dira; eta horiek gertatzen dira kezka, estresa, gogo txarra, eta abar, izaten dugunean.

Hala ere, badira memoria nahasmendu garrantzitsuagoak; narriadura kognitibo arina eta dementzia, esaterako.

Adinak eta narriadura kognitiboek erronka bat dakarkie horiek jasaten dituztenei: horiek onartzea eta uneak aprobetxatzea. Era berean, aukera eskaintzen dute gaur egun eta etorkizunean bizi nahi den bizimoduari buruzko erabakiak planteatzeko.