Sektore soziosanitarioa
Zentro soziosanitarioak lehentasunezko kolektiboak dira Nafarroako Osasun Publikoaren 2022-2025 Planeko hainbat programatako jarduketak egiteko. Esparru horretan, sektore horretarako berariazko zenbait jarduketa eta material garatu dira.
Horretarako, programa pilotuan parte hartzen duten zentroek laguntza handia eman diote Lan Osasunaren Zerbitzu Teknikoari, tresna eta material horiek garatzen eta hobetzen lagundu baitute.

Nahasmendu muskuloeskeletikoen prebentzioa
Adinekoen egoitzetan zuzeneko arreta ematen duten langile asko pertsonen mobilizazioaz arduratzen dira, eta horrek lesio asko sortzen ditu kolektibo horretan.
Arrisku horri aurre egiten laguntzeko, NOPLOIk EasyMAPO aplikazioa garatu du. MAPO metodoan oinarrituta dago, eta aukera ematen du arriskuaren lehen zenbatespena egiteko; hala, hobetzeko arloak eta lehentasunezko alderdiak agerian jartzen ditu.
Eskuliburu bat ere badu, aplikazioa erabiltzen laguntzeko, eta, gainera, esku hartzeko zenbait fitxa dakartza. Fitxa horietan, esku hartzeko eta arriskua hobetzeko funtsezkoak diren zenbait gai azaltzen dira.
Material hauek deskargatzen ahal dira:
ZIP fitxategi bat da. Behar bezala funtzionatu dezan, deskonprimatu ondoren, batera gorde behar dira bi fitxategiak, eta kalkulu-orria ireki.
• EasyMAPO aplikazioa erabiltzeko eskuliburua
Eremu soziosanitarioan kanpo-indarkeria prebenitzeko eta kudeatzeko prozedura-eredua
Dokumentu honen helburua da eredu bat ematea zentro soziosanitarioei, oinarri gisa erabili dezaten kanpo-indarkeria prebenitzeko eta kudeatzeko prozedura propioa ezartzeko orduan.
Material hauek LASTER deskargatzen ahalko dira:
- Dokumentuaren aurkezpena
- Eremu soziosanitarioan kanpo-indarkeria prebenitzeko eta kudeatzeko prozedura-eredua
- Sektore soziosanitarioan kanpo-indarkeriaren aurrean jarduteko diptikoa.
Errukiak eragindako Nekearen eta Gogobetetasunaren Eskala eta Galdetegia (ProQL)
Errukiak eragindako Nekearen eta Gogobetetasunaren Eskala eta Galdetegiaren (ProQL) helburua da identifikatzea nolako eskakizun emozionalak dakartzan erabiltzaileekin lan egiteak. Horrela, eskakizun emozionalaren arriskua zenbatesten da, eta horri esker zentroek jakinen dute zer alderdi lehenetsi behar dituzten beren jarduketan.
Material hauek LASTER deskargatzen ahalko dira:
- Bizitza profesionalaren kalitateari buruzko ProQL-5 galdetegia.
- Bizitza profesionalaren kalitatearen eskuliburua.