ALERGIAK ETA INTOLERANTZIAK

Elikadura alergiak edo intolerantziak elikadurak eragindako kontrako erreakzioak dira, elikagai bat edo haren osagaietako bat ahoratzeari, ukitzeari edo arnasteari egozten ahal zaizkionak. 

Elikadura alergiak sistema immunearen kontrako erreakzio baten ondorioz gertatzen dira.  Kasuan kasuko alergenoek larruazaleko sintomak (urtikaria, dermatitisa), arnasketakoak (errinitisa, asma) eta/edo digestio aparatukoak eragin ditzakete, eta ondorio larriagoak ere bai, hala nola shock anafilaktikoa. 

Intolerantziak mekanismo immunologikoarekin loturarik ez duten erreakzioak dira. Halakoak dituzten pertsonek ezin dute elikagai zehatz bat edo elikagaiaren osagairen bat behar bezala asimilatu, eta sintoma digestiboak pairatzen dituzte.

Eraginpean daudenentzako prebentzio modua halako erreakzioak eragiten dizkieten elikagaiak edo osagaiak ez kontsumitzea da. Horretarako, funtsezkoa da kontsumitzaileak elikagaiei buruzko informazioa edukitzea, elikagaien osaera ezagutzeko eta, zehazki, alergenoen presentziarik baden jakin ahal izateko.

1169/2011 (EB) Erregelamenduak eta 126/2015 Errege Dekretuak betebehar batzuk ezartzen dizkiete elikagai enpresetako operadoreei, kontsumitzaileari alergenoen inguruko informazioa emateari dagokionez.

Argitaratutako triptikoaren helburua da sukaldaritza kolektiboko sektoreari betebehar horiek betetzen laguntzea, kontsumitzaileari alergenoei buruzko nahitaezko informazioa emateko zer modu dauden zehaztuta, zer elikagai erosi edo kontsumitu erabakitzeko aukera izan dezan.