Epidemiologiako mintegiak
Norentzat
Jarduera batez ere honako hauei zuzenduta dago: Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko eta Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko osasun-langileak eta teknikariak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, NOPLOI), Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko (IdiSNA) epidemiologiaren eta osasun publikoaren arloko ikertzaileak, Epidemiologiako eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko (CIBERESP) ikertzaileak, Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko egoiliarrak, eta Familia eta Komunitateko Erizaintzako egoiliarrak.
Tokia eta egunak
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko ikasgela. Leire kalea 15. 31003 Iruña.
2025eko urtarrilaren 23tik abenduaren 18ra, 13:30etik 14:30era.
Eskola-orduak
Eskola-orduak: 20
Saioak: 20, bakoitza ordubetekoa.
Helburuak
Jardueraren helburu orokorra:
Bermatzea epidemiologian, prebentzioan eta osasunaren sustapenean lan egiten duten profesionalek etengabeko prestakuntza jasotzen dutela arlo horietan, eguneratuta daudela eta haien kualifikazioa etengabe hobetzen dela.
Jardueraren helburu espezifikoak:
- Epidemiologiari, prebentzioari eta osasunaren sustapenari buruzko ezagutza zientifiko-teknikoa eta ikerketa bultzatzea arlo horietan lan egiten duten profesionalen artean.
- Eguneroko lana sustatzea eta motibazio profesionala areagotzea.
- Informazio-fluxua bultzatzea diziplina desberdinetako profesionalen artean eta laguntza- eta ikerketa-zentroen artean.
- Osasun-zerbitzuen kalitatea hobetzea.
Inskripzioa
Izena emateko inprimaki hau bete behar da: https://forms.gle/6vc5UyMVwmVBXaT19. Bi aukera hauetako bat hautatu behar da: zikloko mintegi guztietara edo gehienetara joatea, edo mintegi zehatzen batera joatea.
Tokia dagoela ziurtatzeko, saio zehatzen batera joan nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute docencia.epi.ispln@navarra.es helbidera.
Metodologia
Jarduera presentziala soilik. Saio bakoitza ordubetekoa da (20 ordu guztira).
Azalpen-saioak eta parte-hartzaileen arteko eztabaida zientifikoa, ezagutzak eguneratzeko, zabaltzeko eta azaldutako edukiak zeregin profesionalarekin lotzeko.
Aurkezpenetan (hizlari bakoitzak nahi badu) aipu bibliografikoak edo beste edozein material bibliografiko sartzen ahalko dira, bertaratzen direnek eta parte hartzen dutenek aukera izan dezaten gaiak sakonago aztertzeko, nahi izanez gero.
Koordinazioa eta administrazio-laguntza
Edurne Areta Arrastia
Administraria. Populazio Erregistroen Atala (NOPLOI).
Itziar Casado Buesa
Medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko arloko fakultatibo espezialista/albokoa. Gaixotasun Transmitigarrien eta Txertaketen Atala (NOPLOI). CIBERESPeko 11. taldeko (CB06/02/0074) eta IDISNAko A103 taldeko ikertzailea.
María José Lasanta Sáez
Osasun publikoko goi-mailako teknikaria. Populazio Erregistroen Atala (NOPLOI).
Esther Vicente Cemborain
Osasun publikoko goi-mailako teknikaria. Populazio Erregistroen Atala (NOPLOI). CIBERESPeko 11. taldeko (CB06/02/0074) eta IdiSNAko A101 taldeko ikertzailea.
Ebaluazio-sistema
Parte-hartzaileen ebaluazioa:
Bertaratze-kontrola sinadura-erregistroaren bidez. Norberaren erantzukizuna da saio bakoitzean sinatzea. Ez da ziurtagiririk emanen erregistroan agertu ezean, saiora joan arren.
Ziurtagiria eskuratzeko, saioen % 50era joan behar da gutxienez.
Hizlarien jardueraren ebaluazioa:
Parte-hartzaileek egindako gogobetetasun-inkesta anonimo baten bidez.
