Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina 2026

Gripearen edo COVIDaren aurka txertatzeak infekzio larriak prebenitzen ditu eta ospitaleratzeak saihesten

Gripearen eta COVIDaren aurkako txertaketa kanpaina urriaren 19an hasiko da

 

Gogoratu:

 

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak SMS edo mezu bat bidaltzen die txertoa hartzea gomendatu zaienei, txertaketa kanpainari buruzko informazioa emateko. 
  • Mezua jaso baduzu, egiazta ezazu zure adinaren arabera noiz dagokizun hitzordua eskatzea.
  • Hitzordua eska dezakezu Internet bidez (osasun karpeta pertsonalean), telefonoz edo zure osasun etxean / kontsultategian.
  • Hitzordurik gabe ere joan zaitezke San Martingo, Buztintxuriko eta Lizarrako txertaketa puntu berezietara, horretarako ezarritako egunetan (azaroaren 3tik 14ra).

 

Noiz eska dezaket hitzordua?

 

6tik 59 hilabetera bitarteko haurrak Urriaren 12etik aurrera
80 urtekoak edo hortik gorakoak Urriaren 5etik aurrera
Haurdun daudenak Urriaren 5etik aurrera SUOAZ / Osasun etxea
70etik 79 urtera bitartekoak Urriaren 12tik aurrera
60tik 69 urtera bitartekoak Urriaren 19tik aurrera
Arrisku faktoreak dituzten 60 urtetik gorakoak Urriaren 19tik aurrera

 

Noiz jarriko didate txertoa?

 

Txertatzeko eguna emanen dizute zure osasun etxean libre dauden hitzorduen arabera, eta betiere lehentasuna izanen dute zaharragoek eta arrisku gehien dutenek.

Txertoak urriaren 19an hasiko dira jartzen. 

Txertoa jartzeko aukera egonen da 2027ko apirilera arte, kanpainan txertoa hartzerik izan ez dutenentzat, betiere horretarako irizpideak betetzen badituzte. 

 

Nola eskatu dezaket hitzordua?

 

  • AHAL DELA, INTERNET BIDEZ, osasun karpeta pertsonalean.
    • 60 urte baino gehiago badituzu: HITZORDUAK atalean, aukera ezazu "GRIPE/COVID txertaketa".
    • Gripearen aurkako txertoa jartzeko 5 urtetik beherako haurrei edo arrisku faktoreak dituzten haurrei:  "Hitzorduak" atalean, aukeratu "Tratamenduak eta sendaketak" eta, ondoren, "Txertoak". Hor zaudelarik, hitzordua aukeratu dezakezu urriaren 19tik aurrera. 
  • TELEFONOZ. Deitu zure osasun etxeko edo kontsultategiko ordua eskatzeko telefonora, 10:00etatik 15:00etara.
    • Osasun etxeetako telefonoak: esteka
    • Kontsultategien telefonoak: esteka
  • AURREZ AURRE. Zure osasun etxera edo kontsultategira joan, eta bertan eskatu dezakezu hitzordua.

 

OHAR GARRANTZITSUA!! Azaroaren 3tik 14ra bitartean, hitzordurik gabe jaso dezakezu txertoa, txertaketa puntu berezi hauetan (helduak eta haurrak):
  • San Martin Doktorea zentroa eta Buztintxuriko osasun etxea
    • Astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 08:30 - 14:30
  • Lizarrako osasun etxea
    • Astelehenetik ostiralera: 16:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 08:30 - 14:30


Zalantzaren bat baduzu, deitu Osasun Aholkurako Zerbitzuaren 948-290290 telefonora, 08:00etatik 22:00etara, asteko edozein egunetan, edo idatzi haren helbide elektronikora: consejosalud@navarra.es

Oraindik osasun karpeta pertsonalik ez baduzu edo zure pasahitza ahaztu baduzu, erraz eman dezakezu alta. Nola? Klikatu hemen.

Jarri Txertoa. Zaindu zure burua, zaindu ingurukoak. 

Zergatik komeni da txertoa jartzea? Galdera hori behin eta berriz egiten da arnas birusen aldia iristen denean, eta aurten Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren komunikazio kanpainak horri erantzun nahi dio. Txertoa jartzea, nagusiki, gure osasuna babesteko modu bat da, baina, horrez gain, bada birus horien aurrean arrisku handiagoa izaten ahal duten inguruko pertsonak zaintzeko modu bat ere. Horrela sortu zen aurtengo leloa: ‘Jarri txertoa. Egin zaintzaren aldeko hautua zugatik eta besteengatik’. 

Kanpainaren helburua da pertsona kalteberenen babesa indartzea, eritasun horiek maila pertsonalean eta asistentzialean duten eragina murrizteko.

Nori gomendatzen zaio txertoa jartzea?

Osasun agintariek gripearen eta COVID-19aren aurkako baterako txertoa jartzea gomendatzen diete honako hauei:

  • 70 urtekoak edo hortik gorakoak. 
  • Desgaitasun zentroetan, zahar egoitzetan eta erakunde itxietan bizi diren 5 urte edo gehiagoko pertsonak.
  • Kalteberatasun berezia duten pertsonak (> 6 hilabete): immunoezabatzea (immunoeskasia primarioak, eta GIBaren infekzioak edo farmakoek  eragindakoa barne, bai eta transplanteak, CAR-T eta osagarri defizita jasotzen dituztenena ere).
  • Arrisku baldintza jakin batzuk dituzten 12 eta 59 urte bitarteko pertsonak.
  • Haurdunak, haurdunaldiaren edozein hiruhilekotan daudela.

Gainera, honako hauei ere gomendatzen zaie gripearen aurkako txertoa jartzea:

  • 60tik 69ra urte bitarteko pertsonak.
  • 6tik 59ra hilabete bitarteko haurrak.
  • Zentro publiko eta pribatuetako osasun-langileak eta langile soziosanitarioak, baita zentro horietan praktikak egiten ari diren ikasleak ere.
  • Konplikazioak izateko arrisku handia duten pertsonen etxeko langileak edo haiekin bizi direnak.
  • Osasun-zentro eta zentro soziosanitarioetan praktikak egiten ari diren ikasleak.
  • Haur-hezkuntzako ikastetxeetako langileak.
  • Abeletxeetan edo bestelako ustiategietan animalien edo haien jariakinen eraginpean jartzen diren langileak.
  • Bestelako arrisku-baldintzak dituzten pertsonak (gaixotasun zeliakoa, likido zefalorrakideoaren fistula; inplante koklearra dutenak edo horren zain daudenak...).
  • Puerperioan dauden emazteak, erditu ondoren 6 hilabete igaro arte gehienez (haurdunaldian txertatu ez badira).

Noiz hasiko da txertaketa kanpaina?

Kanpaina urriaren 19an hasiko da. Aurreikusten da kanpaina abenduaren 15an amaitzea, baina data horretatik aurrera txertoa jartzen ahalko dute inklusio irizpideetan sartzen doazen pertsonek edo hasieran ezarritako aldian txertatzerik izan ez dutenek. 

Deskargatzeko diren kanpainako materialak...

1. Kartela PDF formatua / JPG formatua

2. Kartela PDF formatua / JPG formatua

3. Kartela PDF formatua / JPG formatua

Iragarki laburrak: Euskara / Ele bitan 

Iragarki-bandak: Herritarrak / Profesional sanitarioak eta soziosanitarioak 

Animazioa: Euskara / Gaztelania
 

Ohiko galderak:

Txertaketa da neurririk eraginkorrena, arnas transmisioko infekzioak –hala nola gripea eta COVID-19a– eta haien konplikazioak prebenitzeko. Gainera, badira beste neurri higieniko batzuk, lagungarri izaten ahal direnak, adibidez, eskuak maiz garbitzea, pertsonen artean metro eta erditik gorako distantzia fisikoa egotea, maskara erabiltzea sintomak izanez gero, eta aireztapen egokia izatea.

Biztanle talde guztiek ez dute konplikazio arrisku bera, gripea edo COVID-19a izanez gero. Horretan oinarrituta, biztanle talde zehatz batzuk ezarri dira, gripearen, COVID-19aren edo bi infekzioen aurkako txertoa jartzeko gomendioa dutenak.

Txerto hori 6 eta 59 hilabete bitarteko haurrei gomendatzen zaie, sarritan medikuarengana joaten direlako eta antibiotikoak hartzen dituztelako, bai eta eritasunak eragiten ahal dizkien konplikazioengatik ere, hala nola bronkioen buxadura, pneumonia eta otitisa.

Bai. Gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzen ahalko duzu hitzordu berean, baldin eta baterako txertaketaren gomendioa hartzen duten taldeetakoa bazara. 

Txertaketa kanpaina urriaren 19an hasiko da, eta txertoa jartzen lehenengoak izanen dira zahar egoitzetan eta desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko beste zentro batzuetan dauden pertsonak, 80 urte edo gehiago dituztenak eta haurdunak.

Txertoa jarri eta bi astera sortzen da, gutxi gorabehera, babes optimoa. 

Haurdunei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzea gomendatzen zaie haurdunaldiko edozein hiruhilekotan, hiru ondorio dakartzalako berekin: 

  • ­Amaren babesa.

  • Jaioberriaren babesa.

  • Bularreko haurraren babesa bizitzako lehen hilabeteetan. 

Bereziki txertoa hirugarren hiruhilekoan jartzen bada, nabarmen murrizten da gripeak edo COVID-19ak eragindako infekzio larriaren arriskua 6 hilabetetik beherakoengan.

Bai. Immunoezabatzea duten pertsonek konplikazioak edo koadro larriak izateko arrisku handiagoa dute, gripea edo COVID-19a izanez gero. Gainera, pertsona horiek txertoen eragin txikiagoa hartzen dutenez, haien hurbileko pertsonei ere gomendatzen zaie txertoa jartzea.

Gaur egun jartzen diren txerto gehienak txerto inaktibatuak dira, birus bizirik ez dutenak. Birus frakzioek edo proteina azpiunitateek osatzen dituzte horiek, eta, beraz, ezin dute eritasuna sorrarazi.

Ez. Sukarra edo infekzio akutua izanez gero, sintomak konpondu arte atzeratu behar da txertaketa.

Txertoa jartzeko gomendioa duten biztanleei dagokienez, txertoa jartzen ahalko zaie, baldin eta gutxienez hiru hilabete igaro badira infekziotik. 

Gomendatzen da COVID-19aren aurkako txertoaren dosia jartzea, azken dosia jaso eta gutxienez 3 hilabete igaro ondoren.

Bai. Gomendatzen da xede populazioak eritasun horren aurkako txertoa jartzea, aurretik jasotako dosi kopurua edozein dela ere, baita aurretik dosirik jaso ez bada ere. 

Bai. Bigarren mailako efektu ohikoena injekzioaren lekuan mina edo molestia izatea da, 48 ordu baino gutxiago irauten duena. Era berean, zenbait erreakzio agertzen ahal dira, adibidez, sukarra, ondoeza edo muskuluetako mina, lehen 6-12 orduetan hasi ohi direnak eta 1-2 egun irauten dutenak.