Osasun Eskolak 14 tailer eskainiko ditu Nafarroako bederatzi herritan, pertsonen osasuna, autozaintza eta bizi kalitatea sustatzen jarraitzeko
‘Ostomia batekin bizitzea' tailerra, urri-urtarrilerako aurkeztutako programazioaren berritasun nagusia
22/09/2026
Nafarroako Osasun Eskolak datozen hilabeteetarakotailerren programazioa aurkeztu du: 14 tailer, horietako bat telematikoa, urritik urtarrilera bitartean egingo dira Foru Komunitateko bederatzi herritan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) duela 10 urte baino gehiago abian jarritako proiektuaren helburua da osasuna, autozaintza eta bizi-kalitatea sustatzea bizitzako egoera eta etapa guztietan. Lauhileko honetako berrikuntza nagusia ‘Ostomia batekin bizitzea' tailerra da. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ostomien kontsultarekin lankidetzan antolatu da.
(Albiste hau euskaratzen ari gara, hurrengo minutuetan izanen duzu osorik euskaraz. Bitartean gaztelaniazko bertsioa kontsulta dezakezu. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).