Burlatako Osasun Zentroak eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute kirol errezeta ezartzeko
Proiektu pilotua da, eta urtebeteko indarraldia du, hauskortasunari ariketa fisikoaren bidez heltzeko
29/09/2026
Burlatako Osasun Zentroak eta udalerriko Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, hauskortasunari ariketa fisikoaren bidez heltzeko programa bat garatzen duena, zaurgarritasun egoeran dauden adineko pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratuta. Proiektu pilotu bat da, 2026-2027 ikasturtean egingo dena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).