Osasun Departamentuak administrazioko lan taldeen egonkortasuna indartuko du 354 profesional baino gehiago sartuz
Azaroaren 16an, astelehena, oposizio-prozesuan plaza lortu duten langileak hasiko dira lanean, eta, horri esker, talde egonkorragoak izango dira, eta osasun-arloko arreta administratiboa indartuko da
13/11/2026
Azaroaren 16an, astelehena, 354 profesional administratibo sartuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (NOPLOI), oposizio prozesuaren eta lanpostuen esleipenaren ondorioz. Sartze horrek aurrerapen handia dakar enplegua egonkortzeko bidean, eta orain arte aldi baterako okupatuta zeuden lanpostu ugari finkatzea ahalbidetuko du, taldeen jarraitutasun handiagoa eta herritarrentzako arretaren antolaketa eta kalitatea pixkanaka hobetzea erraztuz.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).